- Etorri al zaitezke gasa martxan jartzera?
- Konpainian alta eman al duzu?
- Uste nuen hori zuek egiten zenutela.
- Garai batean bai, baina orain arautegia zorrotzagoa da.
- Zer egin behar dut?
- Deitu egin behar duzu alta emateko.
- Zein telefonotara?
- 222 45 52 telefonora deitu behar duzu.
- Zein da harrera-ordutegia?
- 8:00etatik 20:00etara. Gauez, erantzungailua dago, larrialdietarako.
- Eta gero, besterik egin behar al dut?
- Zuk ez. Abisua pasako didate eta zure etxera etorriko naiz.
- Eta nola ordaindu behar da?
- Nahi baduzu, zure kontuan bideratuko dugu ordainketa.