- Aspalditik al zaudete zain?
- Ez, duela pare bat minutu iritsi gara.
- Sentitzen dut, lehenago etorri naiz, baina okerreko giltza ekarri dut. Bulegora joan behar izan dut bestearen bila.
- Lasai, ikusiko al dugu pisua?
- Jakina. Berehala.
- Zenbat gela ditu?
- Hiru, bi handi eta txiki bat. Horretaz gain, jangela, sukaldea eta komuna ditu.
- Leiho guztiek kanpoko aldera ematen al dute?
- Ez, erdiko gelak patiora ematen du eta komuna barruko aldean dago.
- Jangela oso handia da...
- Oso beroa da, gainera. Arratsalde osoan jotzen du eguzkiak.
- Egia da, hemen ez du hotzik egiten!
- Gainera, berogailu-zentrala du, oso ondo hornituta dago.
- Bai, baina begira, pintura-esku bat falta du... A! eta argindarra eta gasaren altak egin behar dira.