Zein aukera ditut Euskal Herrian barnetegi erako euskara-ikastaroren bat egiteko?
Urte osoko barnetegiak eskaintzen dituzten euskaltegiak honako hauek dira:
ZORNOTZAKO BARNETEGIA, MAIZPIDE EUSKALTEGIA eta BUSTURIALDEKO AEK EUSKALTEGIA.
Bestalde, udan, barnetegi erako ikastaro bereziak antolatzen dira. www.ikasbil.eus atarian, eskuragarri duzu 2019ko udako barnetegien eskaintzaren berri, Udako barnetegiak 2019.
Halaber, www.ikasbil.eus atariko Euskaltegiak atalean aurkituko duzu euskaltegien zerrenda eta eurekin harremanetan jartzeko aukera.
Neure kontura euskara ikasteko informazioa nahiko nuke
- Internet bidezko aukerak
Sarean bilatuz gero, aukera dezente aurkituko ditugu, baina tarte honetara horietako batzuk besterik ez ditugu ekarri, gure ustez nagusienak direnak, hain zuzen ere, material edota zerbitzu osatua edota baliagarria eskaintzen dutelako. Horrek ez du esan nahi, noski, han-hemenka, Interneteko hainbat helbidetan, euskara ikasteko balio dezakeen hainbat helbide ez daudenik, esaterako
www.linguanet-europa.org ataria, hizkuntzak ikasteko on-line dauden baliabide egokiak eta kalitate onekoak biltzen dituena.
Euskaltegien eskaintza. Gero eta gehiago dira autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak, hau da, ikastordu gehienak etxetik eta ordenagailu bidez egiteko modua ematen dutenak. Informazio gehiago eskuratzeko, jo gertuen duzun euskaltegira edota kontsulta ezazu www.habe.euskadi.eus helbidean, Euskaltegiak izeneko atalean. Euskaltegiek eta Euskal Etxe batzuek ere BOGA programa erabiltzen dute. Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Beraz, etxean edo zeuk erabakitzen duzun lekuan ikas dezakezu euskara, baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.
Nork eskaintzen du BOGA? Aukera zabala duzu; gaur egun euskaltegi gehienek eskaintzen baitute, eta Euskal Herritik kanpo, berriz, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxeek.
Nola funtzionatzen du BOGAk? Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du sistema honek. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.
Nolakoa da BOGA? Euskalduntzearen maila guztiak ikasteko edukia eskaintzen du BOGAk, lau kurtsotan antolatuta. Bertan egingo dituzun ariketa gehienen zuzenketa bat-batekoa da, eta erantzun irekia eskatzen den kasuetan, irakasleari igortzen zaizkio eta berak, zuzendutakoan, bidaltzen du zuzenketa. Milaka ariketa egin ahal izango dituzu, era desberdinetakoak eta baliabideak ere ugariak dira: audioak, bideoak, testuak... denak modu erraz eta erosoan euskara ikas dezazun.
www.habe.euskadi.eus atarian aurkituko dituzu BOGA programari buruzko xehetasunak. HABEk euskaltegi eta Euskal Etxeen eskura jarri du euskara on-line bidez ikasteko programa hau. Ondorioz, hauetako batekin jarri beharko zara harremanetan programa honetarako beharrezko den sarbidea eskuratzeko. Halaber, aipatu web orrian bertan aurkituko duzu BOGA eskaintzen duten euskaltegi eta Euskal Etxeen zerrenda eta, baita ere, hauekin harremanetan jarri aurretik ikastaro batzuk proba moduan eta dohainik burutzeko aukera. BOGA modalitate ezberdinetan eskaintzen da:
- BOGA erabili
- BOGA erabili, tutoritzaren laguntzarekin
- BOGA erabili + tutoritza + aldizkako mintza-saioak
Laburbilduz, BOGA programak internet bidezko sarbidea ematen dizunez, edozein tokitan eta nahi duzun momentuan lan egiteko aukera eskaintzen dizu. Horretarako beharrezko duzun pasahitza zuk aukeratutako zentroan matrikula burutzerakoan eskuratuko duzu.
AISA on line ikastaroa. Etorkinak euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen duena. On line funtzionatzen du eta doanekoa da. AISA ikastaroa egiteko, nahikoa da internet-erako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.eus atarian erabiltzaile-kontua sortzea.
www.ikasbil.eus ataria. Bertan ikas-baliabide ugari aurkituko dituzu bilatzaile eraginkor baten bidez, zure beharren arabera aisa eskura ditzakezunak (idatziak, on-line egiteko moduko ariketak, entzungaiak, argitalpenak, hiztegiak, denbora-pasak, agenda, etab.).
www.ikasbil.eus atariko Baliabideak/Pixkanaka atalean aurkituko dituzu baita ere euskararekiko lehen hurbilketarako, oinarrizko komunikaziorako, baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna (ESALDIZ ESALDI, HASI HIZKETAN). Bertan euskarazko oinarrizko esaldiak eskaintzen dira, ahoskera entzuteko aukerarekin eta beste hizkuntzatan nola diren azalduz.
Ikasten, euskarazko on-line ikastaroak euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko www.hiru.eus etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.
E-uskaltegia, AEKren online eskaintzen biltzen duen ataria. Bi motatako ikastaroak topa daitezke bertan: metodologiari dagozkionak eta hizkuntza lantzezko ikastaroak. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz eskaintzen dira. Informazio gehiago www.egela.aek.eus.
Mintzapraktika online. Munduko edozein txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposaen berritzailea da Mintzanet. www.mintzanet.net.
- Bestelako argitalpen eta ikasmaterialak
Internet sareaz gain, badira, beste hainbat baliabide paper nahiz CD/DVD euskarrietan. Hona hemen nagusienak:
BAI HORIXE! Euskara ikasteko lehenengo urratsa. HABEk 1986an sortutako materiala. Ez da metodo oso bat, euskara ikasten hasteko bultzada baizik. Material hau DVD formatutan dago eskuragarri (6 DVD). Bilduma, gainera, ariketa-liburu batez dago osatua. Bilduma osoaren salneurria: 84,15 € (6 DVD + ariketa-liburua); DVDak binaka erosi daitezke (2 DVDn salneurria: 28,05 € ). Ariketa-liburuaren salneurria: 5,41 €. Eskuratu nahi izanez gero jo www.ikasbil.eus atariko DENDA atalera.
Euskara-ikaslearen Oinarrizko Hiztegia. HABEk 2002. urtean argitaratua eta euskara ikasten ari direnentzat egina bereziki. Eskuratu nahi izanez gero, jo www.ikasbil.eus atariko DENDA atalera. Salneurria: 6,00 €.
ARIAN metodoa. Euskara nork bere kasa ikasteko materiala. Momentuz, A1 eta A2.1 mailetarako materiala dago kalean. Bilduma honela dago osatua: Ikaslearen liburua, Lan-koadernoa eta Multimedia CDa. Ed. ELKAR. 2011, 2012. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Vasco de cada día. Eguneroko euskara. La manera más sencilla de iniciarse en la lengua vasca. Español-vasco, Vasco-español. (Liburua + CDa). Asier Irizar, Javier Lorente. Barcelona. Difusión. 2007. Salneurria: 9,90 €. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Kaixo! Manual de conversación castellano-euskara, con introducción, gramática básica y vocabulario. Liburua. Garikoitz Knörr de Santiago. Donostia. Txertoa. 2000. Salneurria: 7,00 €. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Bakarka: método de aprendizaje individual del euskera. Euskara nork bere kasa ikasteko aspaldiko metodo ezaguna da Bakarka. Bost maila daude argitaratuta, hainbat liburu eta kasetetan. Azkenaldi honetan materiala berritzeko lanari ekin dio Elkar argitaletxeak eta horren ondorioz Bakarka 1 eta Bakarka 2 eman ditu argitara, kasu bakoitzean liburua, erantzunak eta CDa dituena (CDan hotsak, elkarrizketak, irakurgaiak, solasaldiak eta abestiak daude). Gainontzeko hiru mailei dagokienez, maila bakoitzeko liburu batez dago osatua. Argitaletxea Elkar. Liburu-dendetan salgai eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Iniciación al euskera. ASSIMIL Ed., 1998. Hiru euskarri desberdinetan: liburua: 21,00 €; liburua+3CD: 95,00 €; mp3: 79,00 €. Liburu-dendetan salgai eta nterneten www.elkar.eus helbidean.
Gramatika Gaitasuna Lantzen. (Liburua). A. Zubizarreta, Mikel Dorronsoro, Josemari Azurmendi. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia. Vitoria-Gasteiz. 1998. Salneurria: 9,00 €. Liburu-dendetan salgai eta eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Gramática Didáctica del Euskera. Gaztelaniaz idatzitako kontsulta-liburua. Ilari Zubiri. Bilbo. Didaktiker. 1994. Salneurria: 30,16 €. Liburu-dendetan salgai eta eta Interneten www.elkar.eus helbidean.
Ikasi al dezaket euskara Internet bidez?
Sarean bilatuz gero, aukera dezente aurkituko ditugu, baina tarte honetara horietako batzuk besterik ez ditugu ekarri, gure ustez nagusienak direnak, hain zuzen ere, material edota zerbitzu osatua edota baliagarria eskaintzen dutelako. Horrek ez du esan nahi, noski, han-hemenka, Interneteko hainbat helbidetan, euskara ikasteko balio dezakeen hainbat helbide ez daudenik, esaterako
www.linguanet-europa.org ataria, hizkuntzak ikasteko on-line dauden baliabide egokiak eta kalitate onekoak biltzen dituena.
Euskaltegien eskaintza. Gero eta gehiago dira autoikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak, hau da, ikastordu gehienak etxetik eta ordenagailu bidez egiteko modua ematen dutenak. Euskaltegiek eta Euskal Etxe batzuek ere BOGA programa erabiltzen dute. Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia da BOGA. Beraz, etxean edo zeuk erabakitzen duzun lekuan ikas dezakezu euskara, baina beti irakasle edo tutore baten laguntzarekin.
Nork eskaintzen du BOGA? Aukera zabala duzu; gaur egun euskaltegi gehienek eskaintzen baitute, eta Euskal Herritik kanpo, berriz, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxeek.
Nola funtzionatzen du BOGAk? Ordenagailu bidez, on-line funtzionatzen du sistema honek. Sartu ahal izateko, pasahitz bat izan behar duzu, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena ematean eskuratuko duzuna.
Nolakoa da BOGA? Euskalduntzearen maila guztiak ikasteko edukia eskaintzen du BOGAk, lau kurtsotan antolatuta. Bertan egingo dituzun ariketa gehienen zuzenketa bat-batekoa da, eta erantzun irekia eskatzen den kasuetan, irakasleari igortzen zaizkio eta berak, zuzendutakoan, bidaltzen du zuzenketa. Milaka ariketa egin ahal izango dituzu, era desberdinetakoak eta baliabideak ere ugariak dira: audioak, bideoak, testuak... denak modu erraz eta erosoan euskara ikas dezazun.
www.habe.euskadi.eus atarian aurkituko dituzu BOGA programari buruzko xehetasunak. HABEk euskaltegi eta Euskal Etxeen eskura jarri du euskara on-line bidez ikasteko programa hau. Ondorioz, hauetako batekin jarri beharko zara harremanetan programa honetarako beharrezko den sarbidea eskuratzeko. Halaber, aipatu web orrian bertan aurkituko duzu BOGA eskaintzen duten euskaltegi eta Euskal Etxeen zerrenda eta, baita ere, hauekin harremanetan jarri aurretik ikastaro batzuk proba moduan eta dohainik burutzeko aukera. BOGA modalitate ezberdinetan eskaintzen da:
- BOGA erabili
- BOGA erabili, tutoritzaren laguntzarekin
- BOGA erabili + tutoritza + aldizkako mintza-saioak
Laburbilduz, BOGA programak internet bidezko sarbidea ematen dizunez, edozein tokitan eta nahi duzun momentuan lan egiteko aukera eskaintzen dizu. Horretarako beharrezko duzun pasahitza zuk aukeratutako zentroan matrikula burutzerakoan eskuratuko duzu.
AISA on-line ikastaroa. Etorkinak euskarara hurbiltzeko harrera-ikastaroa da, tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen duena. On line funtzionatzen du eta doanekoa da. AISA ikastaroa egiteko, nahikoa da internet-erako konexioa eta www.ikasten.ikasbil.eus atarian erabiltzaile-kontua sortzea.
www.ikasbil.eus ataria. Bertan ikas-baliabide ugari aurkituko dituzu bilatzaile eraginkor baten bidez, zure beharren arabera aisa eskura ditzakezunak (idatziak, on-line egiteko moduko ariketak, entzungaiak, argitalpenak, hiztegiak, denbora-pasak, agenda, etab.).
www.ikasbil.eus atariko Baliabideak/Pixkanaka atalean aurkituko dituzu baita ere euskararekiko lehen hurbilketarako, oinarrizko komunikaziorako, baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna (ESALDIZ ESALDI, HASI HIZKETAN). Bertan euskarazko oinarrizko esaldiak eskaintzen dira, ahoskera entzuteko aukerarekin eta beste hizkuntzatan nola diren azalduz.
Ikasten, euskarazko on-line ikastaroak euskara ikasteko baliabide didaktiko berria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saileko www.hiru.eus etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dauden ekimenetako baten barruan dagoena.
E-uskaltegia, AEKren online eskaintza biltzen duen ataria. Bi motatako ikastaroak topa daitezke bertan: metodologiari dagozkionak eta hizkuntza lantzeko ikastaroak. Ikastaro guztiak Moodle software librea erabiliz eskaintzen dira. Informazio gehiago www.egela.aek.eus atarian.
Mintzapraktika online. Munduko edozein txokotan egonda ere euskaraz hitz egiteko aukera eskaintzen duen proposamen berritzailea da Mintzanet. www.mintzanet.net.
Zein aukera ditut Euskal Herrian barnetegi erako euskara-ikastaroren bat egiteko?
Urte osoko barnetegiak eskaintzen dituzten euskaltegiak honako hauek dira:
ZORNOTZAKO BARNETEGIA, MAIZPIDE EUSKALTEGIA eta BUSTURIALDEKO AEK EUSKALTEGIA.
Bestalde, udan, barnetegi erako ikastaro bereziak antolatzen dira. www.ikasbil.eus atarian, eskuragarri duzu 2018ko udako barnetegien eskaintzaren berri, Udako barnetegiak 2018.
Halaber, www.ikasbil.eus atariko Euskaltegiak atalean aurkituko duzu euskaltegien zerrenda eta eurekin harremanetan jartzeko aukera.
Euskera ikasteko dauden diru-laguntzei buruzko informazioa izan nahi nuke
Euskaltegien ohiko jardunari eusteko HABEk luzatzen dituen diru-laguntzaz gainera, bada beste laguntza-lerro bat: HABEk diru-laguntza zuzena luzatzen die euskaltegietan edota euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuetan euskara ikasten ari eta, HABEren euskara-maila edo baliokideren bat egiaztatzen duenari. Diru-laguntza hauek ikastaroei etekina ateratzea dute helburu, eta horrela, ikasleak aurretiaz ordaindu duen matrikula bere osoan edota parte batean berreskura dezake.
Diru-laguntza hauen kopurua finkatzen duen Ebazpena urtero egin eta argitaratu ohi izan da.
Diru-laguntza hauek arautu, eta deialdi hauen berri ematen duen informazioa www.habe.euskadi.eus atarian dago eskuragarri.
Gainera, udal gehienek ere, beren udalerriko euskara-ikasleei zuzendutako diru-laguntzatarako deialdiak egiten dituzte.
Diru-laguntza hauek guztiak bateragarriak dira, betiere, ikasleak izan dituen matrikula-kostuetara iritsi artekoak.
Nora jo behar dut euskaltegiei buruzko informazioa lortzeko?
www.ikasbil.eus atariko EUSKALTEGIAK atalean aurkituko duzu euskaltegien zerrenda eta eurekin harremanetan jartzeko aukera.
Halaber, www.habe.euskadi.eus atariko Euskaltegiak/Informazioa atalean aurkituko duzu, besteak beste, EAEko euskaltegien jardueraren inguruko informazioa eta Euskal Herritik kanpo helduentzako euskarazko ikastaroak eskaintzen duten zentroen berri.
Atzerrian bizi naiz. Ikasi al dezaket euskara nire hirian?
HABEk, Euskara Munduan programaren baitan, Euskal Etxeetako euskara-eskolak diruz laguntzeko deialdia egin eta hitzarmenak sinatzen ditu hainbat Euskal Etxe eta Federakuntzekin.
Euskara ikasteko eskaintza oso zabala da munduan zehar. Gaur egun Montrealetik hasi eta Patagoniaraino zabaltzen da eskaintza Ameriketan. Europan ere, Espainian, Frantzian, Italian, Alemanian eta Britainia Handian ikas daiteke euskara. Eta, munduaren beste puntura jota, Sydneyn ere bai.
Horien berri izan nahi baduzu:
www.ikasbil.eus atariko EUSKALTEGIAK-EUSKAL ETXEAK atalean aurkituko duzu.
Bestalde, aipatu behar, euskararen eta euskal kulturaren nazioarteko ezagutza eta prestigioa sustatzeko eta mundu guztiko unibertsitarioek aipatu gaiak ikas ahal izan ditzaten helburuekin, Etxepare Euskal Institutuak munduko hainbat unibertsitatetan martxan jarritako Euskara eta Euskal Hizkuntza irakurletza programak: Nazioarteko unibertsitate sarea.
Non izango ditut eskuragarri HABEren euskara-mailak egiaztatzeko gaitasun-probetako ereduak?
Alde batetik, www.habe.euskadi.eus atarian, aldian-aldiko indarrean dauden deialdien inguruko informazioaz gain (baldintzak, egutegia, deialdien ezaugarriak...), aurreko hainbat urtetan erabilitako proba-ereduak dituzu eskuragarri.
Bestalde, HABEren 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu eta merkaturatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako. Euskara-ziurtagiriak lortzeko trebatzen ari diren ikasleei dago zuzendua eta Android plataformarekin dabiltzan telefono mugikor eta tabletentzako balio du.
Ba al dago on-line euskarazko hiztegirik?
Helbide honetan aurkituko dituzu gaur egun sarean dauden euskarazko hiztegiak.
Bestetik, Artez Euskara Zerbitzuari esker, www.hiztegia.net helbidean aurkituko dituzu mota askotako euskarazko hiztegiak.