Euskal baleazaleen aurkako sarraskia Islandian
IX. mendetik XVI. mendera euskaldunek balearen olioaren monopolioa izan zuten, izan ere, balea handiak harrapatzeko gaitasuna zuten bakarrak ziren. Ternuan baleak gutxitu eta Europa iparraldera jo zuten euskal baleazale askok, eta lurralde haietan gertakari gogorrak bizi izan zituzten; 1615ean, esaterako,32 euskal arrantzale hil zituzten Islandian.