- Arratsalde on, iragarkia irakurri dut eta hemen lan egitea gustatuko litzaidake.
- Dendaren batean egin al duzu lan?
- Bai, gure familiaren Bilboko janari-denda batean.
- Eta taberna edo jatetxeren batean?
- Ere bai, uda-garaian zerbitzari-lanak egin izan ditut.
- Ordutegi malgurako aukera duen pertsona baten bila gabiltza, beti ez baitago lanik. Bolada batean jende asko izaten da, baina beste batean, berriz, jenderik ez.
- Niri ondo datorkit. Txandaka lan egin dezaket, egun erdiz edo asteburuan bakarrik, nahi duzun bezala.
- Eta noiz has zaitezke?
- Bihar goizean etor naiteke.