Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 7
Ama kantari sartu da etxean. Sukaldeko lanetan ari dira amona eta Maite.
MAITE: Kontentu zatoz, ama!
AMA: Nola doa bazkari hori?
MAITE: Ba, hor nonbait!
AMA: Goseak amorratzen nator.
MAITE: Lanik aurkitu al dugu?
AMA: Lana? Ezta aurkitu beharrik ere!
MAITE: Ez lanik eta ez beharrik?
AMA: Nork behar du lana?
MAITE: Zerak, markesaren alabak!
AMONA: Etxeko lanak egiteko gauza ez eta, nola hasiko da, ba, orain kanpoko lanetan?
AMA: Isilik egongo balitz, gutxiago nekatuko litzateke...
MAITE: Beno, kontaiguzu, eta bakea!
AMA: Oraintxe bertan; zuek bitartean bazkaria prestatu.
