Agerraldia 15 Atala 13
MAITE: Berdin-berdinak omen gara amona Maria Teresa eta biok. Bata bestearen fotokopia, askoren iritziz. Lastima bera ez gogoratzea!
AMONA: Barkatu, zu nire etxean bizi al zara?
MAITE: Ez, ba! Bera bizi da nire etxean. Beno, amak eta biok erdibana ordaintzen dugun etxean.
AMA: Erdibana? Azkeneko bost urteotan nik ordaintzen ditut hemengo erdi guztiak.
MAITE: Erdizka solamente! Pisuaren beste erdia aitak ordaindu behar luke, baina...
AITA: Alabatxo, hilabete honetakoa ere aurreratuko bazenit... negozio handi batean sartu naiz, eta...
MAITE: Eman baino kendu gehiago egiten duten negozioak.
AITA: Egun hauetakoren batean...
MAITE: Egun hauetakoren batean...