Agerraldia 1 Atala 1

AURKEZPENA

MAITE: Berdin-berdinak omen gara amona Maria Teresa eta biok. Bata bestearen fotokopia. Askoren iritziz... Lastima bera ez gogoratzea!

AMONA:Barkatu, zu nire etxean bizi al zara?

MAITE: Ez, ba! Bera bizi da nire etxean. Beno, amak eta biok erdibana ordaintzen dugun etxean.

AMA: Erdibana? Azkeneko bost urteotan nik ordaintzen ditut hemengo erdi guztiak.

MAITE: Erdizka solamente! Pisuaren beste erdia aitak ordaindu behar luke, baina...

AITA: Alabatxo, hilabete honetakoa ere aurreratuko bazenit... negozio handi batean sartu naiz, eta...

MAITE: Eman baino kendu gehiago egiten duten negozioak...

AITA: Egun hauetakoren batean...

MAITE: A, a, a! Egun hauetakoren batean...


Jaitsi


2019-10-30
20651246
114