Dokuteka
Agerraldia 2 Atala 6
Kotxea ezin arrankaturik berriro ere.
AITA: Ez du, ba, nahi... Egoskorraldi oraintxe ere! Sikiera berria erosteko modurik banu...
TXARO: Berria? Gaizkitxo zaude! Hementxe nago ni, ez zahar eta ez berri...
AITA: Beno, lasai gaitezen! Apustu egingo nuke azkenekoan arrankatu baietz! Goizean ere horrelaxe zen...
TXARO: Niregatik ez estutu, presa handiegirik ere ez daukat eta; lasai!
AITA: Baina... ui, oraintxe ederki!
TXARO: Zer?
AITA: Gasolina-tantarik ez!
TXARO: Oraintxe arrankatuko dugu, orduan, tiki-taka...
AITA: Oinez? Ez, ez, ezta pentsatu ere! Hor aurreraxeago bada gasolindegi bat... bost minutuko gorabehera, beraz. E, e... Nik bai esan, baina... nire kartera... Ea etxean utzi dudan?
TXARO: Puu! A zer parea...! Gertatu ez bazitzaidan, ez nuen sinistuko! Neroni ere kartera etxean utzita irten naiz, gizona!
AITA: Zu ere karterarik gabe?
TXARO: Niri gertatzeko ez da asko, egia esan! Atzo bertan azkeneko aldiz... etxetik giltzarik gabe irten, eta... bai sartu ere gaur, entsaioa goizaldera bukatu eta gero! Solamente oraindik horrelako armoniarik gure ama horrek ate aurrean! Haren muturrak!
AITA: Izan ere, esaten dut, ba, nik, oraingo neskak...
TXARO: Oraingo neskak? Gutxienez hanka-zuztar onak guk, zera, batetik bestera oinez ibiltzeko! Gero arte, Pedro!
Atea itxi du.
AITA: Ez zaitez joan, neska!
Berriro atea irekiz.
TXARO: Bai, Pedro, bai! Presa gehiegirik ez daukadala esan dizut, baina bazkalordurako, behintzat, etxera inguratzea komeni! A, eta Maite ikusten baduzu... berarekin egon behar dudala, e!
Atea kolpez itxi du.
AITA: Nire kontu. Esango diot. Etxera iristen...
