Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 6
AMONA: Aberatsa al da?
MAITE: Zer zabiltza zu? Beti bezala ate atzean belarria jarri, eta besteen konbertsazioak entzuten?
AMONA: Aizu, ni nire etxean nago, e!
MAITE: Erne asko, begi eta belarri!
AMONA: Beno, xinplekeria horiek baino gauza garrantzitsuagorik badaukagu! Aberatsa al da?
MAITE: Ez.
AMONA: Orduan, berriro sartzen ez du lanik! Ez nik utzita behintzat! Beno, beno, halako itxura ederreko gizasemea, eta... ez dela aberatsa?
MAITE: Ez da, ba; langile arrunt bat da!
AMONA: Dena dela, esku finegiak dauzka horrek edozein lanetan aritzeko...
MAITE: Bulego batean egiten du lan.
AMONA: Bule... zer?
MAITE: Ofizinista dela amona, ofizinista!
AMONA: O, horiek ondo irabazten dute!
MAITE: Ba, ez dakit zenbat irabaziko duen, baina lana uztekotan dabil!
AMONA: Umm... Malo! Ni lehengoan, orduan... ez diodala etxean sartzen utziko!
MAITE: Oraindik ez al da telenobela bukatu?
AMONA: Irratiz ezin, ba, nik ikusi! Ez dakit.
Hizketan ari direla, ama negar-zotinka sartu da.
AMONA: Bai, bukatu da.
MAITE: Ama! Beti igual! Marka da, gero!
AMONA: Zer egingo da, ba! (Tarareatuz) Beti penetan, beti penetan...
MAITE: Ama, zer pasatu da?
AMA: Gajoa...
MAITE: Ea, kontaiguzu. Zer gertatu da gaur?
AMA: Gajoa...
AMONA: Ni bai gajoa!
AMA: Baita ni ere!
MAITE: Zuek? Zergatik?
AMA: Hau da desgrazia!
MAITE: Benetan ari al zara?
AMONA: Baldinbaitere! Bestela badakit nik non lan egin dezakeen: zirkoan!
MAITE: Beno, nahikoa da, e! Hemen negar egiteko moduan dagoen bakarra ni naiz, entzun? Eta ez dut malko bat bakarrik ere gehiago nahi!
