Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 7
Ateari sekulako danbatekoa emanez irten da. Goiko tinbrea: "Din-dan".
MAITE: Hara, berriz, orain! Falta zena.
Atea irekiz, goxo-goxo hasi da hizketan.
MAITE: Kaixo, aita! Zer moduz?
AITA: Berandutu egin zait pixka bat.
MAITE: Azkenean norbait engainatu al duzu gasolina erosteko?
AITA: Keba! Orain ez dago lehengo konturik! Bi duro hamar pezeta gaur ere, baina... nori kendu gaur bi duro txar?
MAITE: Nik ez dakit gauzak zenbat aldatuko ziren, baina... zu, behintzat, ederki aldatu zara... Bazter guztiak nazkatu dituzu, aita, bazter guztiak, ordea, e!
AITA: Oraintxe ere bai zu goxo askoa! Animu ederrak... aita batentzat!
MAITE: Besteak animatzeko nago, ba, ni!
AITA: Beharko ni animatu!
Negar-zotin garbi bat entzun da.
AITA: Zer gertatzen da?
MAITE: Ezer ez, amak ikusi duela, eta...
Amak entzun eta pasillotik hitz eginez.
AMA: Zer telenobela, gero! Ez da horregatik! Ezin al dezaket nik negarrik egin edo?
MAITE: (Isilka) Ez larritu, aita! Telenobelagatik da.
AMA: Norekin ari zara?
MAITE: Lagun batekin... Goazen egongelara, aita.
