detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 3 Atala 8

AITA: Ai! Nahiago nuke horrela negar egiteko erraztasuna banu!

MAITE: Zaude isilik!

AITA: Baina guk gizonok...

MAITE: Ez nuen horregatik esaten! Lehen ere zoro gutxi daukat, ba, inguruan zu ere negarrez hasteko!

AITA: Ba, hasteko zorian nago, e, ez pentsa!

MAITE: Ea, karta baten kontua aipatu didazu lehen...

AITA: Karta batena, bai.

MAITE: Jakin dezagun, ba!

AITA: Zure amarentzako karta bat.

MAITE: Bai, lehen ere horixe esan didazu...

AITA: Ez nuen hauxe espero!

MAITE: Nola espero dezakezu, ba, amarentzako karta bat?

AITA: Ba, bai... baina gogorra da, gero, e!

MAITE: Beno, ea! Zer dio kartak?

AITA: Lotsatu ere egiten naiz!

MAITE: Hona etortzen ez zara, ba, lotsatu!

AITA: Norbaiti kontatu beharko nion, ba?

MAITE: Zerorrek esaten duzu dena!

AITA: Bihotza bi zati egin zait.

MAITE: Bi? Lau ere badira gutxienez, orduan, azkeneko aldiz ere horixe esan zenidan eta!

AITA: Mila zati, orduan!

MAITE: Aita, harira, mesedez!

AITA: Hain erraza balitz!

MAITE: Ba, nik ordubete besterik ez daukat, lanera joan beharra daukat eta!

AITA: Jakingo banu nondik hasi!

MAITE: Hasieratik zergatik ez?

AITA: Aspaldi ahaztuta izango zutelakoan nengoen ni!

MAITE: Nortzuek? Zer ahaztuta, ordea?

AITA: Historia hura.

MAITE: A, a, a! Aita, ez duzu, ba, nahiko galdera galderaren atzetik poliziarena egiten hastea?

AITA: Aizu! Lana erraztuko zenidake...

MAITE: Ez genuke, ordea, inoiz bukatuko!

AITA: Ez da gaurko kontua...

MAITE: Hori, gainera! Noizkoa, ba?

AITA: Gu banandu aurretikakoa.

MAITE: Ba, ea nola laburtzen duzun!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653966

x61pViewCountWAR

593

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR