Dokuteka
Agerraldia 3 Atala 5
Amona inguratu zaie.
AMONA: Azkenean, hemen al daukazu aita?
MAITE: Ez, amona, ez al duzu ikusten?
AMONA: Nik uste baino gazteagoa da.
MAITE: Amona, lagun bat da.
AMONA: Zutaz pentsatzen bizi den horietakoa?
MAITE: Ez... beste bat!
TXEMA: Kaixo!
AMONA: Lehen ere ikusi dut, bai! Aizue, jakin al liteke zer egiten duzuen hain formal bakoitza bere tokian eserita?
MAITE: Zer egitea nahi duzu?
AMONA: Ai, kuitaduok! Nik esan beharra daukazue, ba!
Badoa berriro amona.
TXEMA: Hauxe sinpatika!
MAITE: Batzuetan, gogoak ematen dionean...
TXEMA: Beno, ba...
MAITE: Ikusiko dugu elkar.
TXEMA: Bai, egunen batean ikusiko dugu!
MAITE: Ez, egunen batean ikusi ez; egunen batean aberastu egingo zara zu...
TXEMA: Horixe! Zuk uste baino lehenago, gainera!
