Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 7
Sukaldeko ontziekin ari da ama.
CAROLINA: Ez daukazu meritu gutxi, Maritere! Hauxe bai ez nuela espero! Hasi al zara kafea egiten?
AMA: Ura jarri dut.
CAROLINA: Ba, uste dut, bai... kasik hobe, tila bat hartuko dut, Maritere. Horixe! Kafearen ordez, tila bat... Ba al daukazu, bihotza?
AMA: Bai.
CAROLINA: Eske... hara! Nerbio denak astindu dizkit zuen amona horrek! Ene! Ez dakit nola agoantatu ere egiten duzun etxe honetan! Ez da broma, gero, e! Ez nuen berehala pentsatuko amona hain gaizki zeneukatenik!
AMA: Beno, batzuetan bakarrik, e!
CAROLINA: Hori da hori balorea, neska!
AMA: Horregatik behar izaten dut zure laguntza, Carolina. Ez dakit zer egingo nukeen zu etorriko ez bazina!
CAROLINA: A, a, a! Elkar lagundu behar, ba, guk, Maritere!
AMA: Baina egia da bai... gure amona zaindu behar hori! Eta okerrena etxetik joaten denean.
CAROLINA: Askotan joaten al da?
AMA: Ez, Jainkoari eskerrak, ez! Baina joan denetan a zer trantzeak eman dizkigun! Gogoan dut behin... bere burua galduta... non zenik ez genekiela, hura zen trantzea hura... amona falta eta amona falta...
CAROLINA: Bizirik jarraitzearekin ez duzu gutxi egiten!
AMA: Hori da gutxienekoa!
CAROLINA: Etzazu horrelakorik esan! Edozeinek ere zure tokian, honez gero...
AMA: Zer egingo da, ba! Hala ere, gaurkoa okerragoa izan da!
CAROLINA: Okerragoa? Zer gertatu da, ba, gaur!
AMA: Esan dizut, ba, lehen! Ahaztu al zaizu dagoeneko?
CAROLINA: Barkatu, Maritere! Baina gorabehera guzti hauekin...
AMA: Lasai, Carolina! Neronek ere batzuetan burua galdu dudala pentsatzen dut
CAROLINA: Ez naiz gogoratzen.
AMA: Orain ez naiz amaz ari, e!
CAROLINA: Hau bada, gero!
AMA: Nireaz ari naiz, Carolina!
CAROLINA: Maritere, mesedez! Zurea ez da ezer!
AMA: Izango ez da! Azukrerik?
CAROLINA: Bai, baina gutxi, kutxarila batekin nahikoa izango dut. Badakizu... Ez dugu disgusturik behar!
