Dokuteka
Agerraldia 4 Atala 8
AMA: Ba, gaurkoa ikusi eta gero, uste nuen ez nuela gehiago bururik altxako!
CAROLINA: Ez zaitez gehiegi larritu! Utzi gauzei beren martxa batean... Erlajatu!
AMA: Esaten errazago da!
CAROLINA: Baita egiten ere! Carolinak lagunduko dizu.
AMA: Baina Gunilak esan dit...
CAROLINA: Tila hartu bezain pronto esango didazu Gunilak zer esan dizun, bihotza. Baina, esan dizuna esanda ere, izango du horrek konponbidea.
AMA: Nola dakizu zer esan didan jakin ezta?
CAROLINA: Utzi nire esku!
AMA: Baina...
CAROLINA: Beno... nire esku eta zeure esku, hori ere ez ahaztu! Badakizu, azken finean, arazo guztien konponbidea norberaren esku dagoela.
AMA: Zuk uste?
CAROLINA: Ja! Ai, gaixoa! Hala usteko ez banu, nabilen bezala ibili ni, lan guzti hauek bizkarrean hartuta!
AMA: Ez dakit, ba!
CAROLINA: Ez bihotza, ez! Denbora alferrik galtzea ez zait batere gustatzen.
AMA: Badakit oso lanpetua zaudela.
CAROLINA: Ez dakizu ondo! Gaur ere... ene! Kontatu dizut, ezta? zer-nolako eguna izan dudan gaur?
AMA: Bai, zerbait esan didazu.
CAROLINA: Ba, ia-ia ez etortzekotan egon naiz.
AMA: Hainbesteraino?
CAROLINA: Zeuk pentsa! Gaurkoa bezalako beste egun bat, eta... akabo! Ez nauzu gehiago ikusiko, Maritere!
AMA: Etzazu horrelakorik esan!
CAROLINA: Ai! Umm! Bai tila goxoa!
AMA: Pozten naiz.
CAROLINA: Beno, nahi duzunean!
AMA: Hasi egingo gara, orduan!
CAROLINA: Pare bat minutu barru; tila hauxe hartu, eta pixka bat suspertzen naizenean.
AMA: Goazen, ba, gelara!
CAROLINA: Ez dugu, ba, berriro amonarekin topo egingo?
AMA: Ez, emakumea! Utzi dugun tokian hantxe egongo da hura isil-isilik!
CAROLINA: Baldinbaitere! Bestela...
AMA: Ezetz, ba! Ahaztu ezazu hori!
