Dokuteka
Agerraldia 10 Atala 2
MAITE: Begira, Txema, lehen ere badaukat nahikoa arazo, orain horrelako txatxukeriatan hasteko. Gainera...
TXEMA: Gainera, zer?
MAITE: Ba... ez dudala nahi. Kitto!
TXEMA: Zer da nahi ez duzuna?
MAITE: Nire gurasoak bezala amaitzea, hori da nahi ez dudana.
TXEMA: Ondo! Eta, horretarako, ihes egitea al da zure gurasoak bezala ez amaitzeko irtenbidea?
MAITE: Ez zaitez hain serio jarri, gizona!
TXEMA: Niretzat oso serioak dira gauza hauek, ez badakizu ere...
MAITE: Beno, utzi dezagun bere horretan... ez daukat kontu hauetarako astirik!
TXEMA: Astirik hartu nahi ez ba zuk!
MAITE: Hitz egingo dugu beste batean, bale?
TXEMA: Betikoan gaude, beti beste baterako!
MAITE: Orain joan beharra daukat, behintzat...
TXEMA: Badakit, aitaren etxera eta hau eta bestea... Lehen ere kontatu didazu.
MAITE: Ez ote du atertuko?
TXEMA: Eguraldia kontrolatzeko tresnaren bat asmatu beharko dut, niri edo zuri komeni zaizun eguraldia egin dezan!
MAITE: Aizu! Buruhaustea franko kenduko zenuke, horixe egingo bazenu!
TXEMA: Eta hori asmatuta kasu gehiago egingo al zenidake?
MAITE: Nahi nuke!
TXEMA: Benetan?
MAITE: Bene-benetan! Ondo segi, Txema! Adio!
TXEMA: Ez zaitez txolina izan! Pulmoniaren bat harrapatuko duzu!
MAITE: (Urrunduz doala hitz eginez) Nahi duzunean etorri bisitatzera!
Etxetik ere kanpoan hasi duen ekaitza entzuten da.
