detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 3

AMA: Ikusten? Zure txorakeriekin eguraldia ere nahastu duzu dagoeneko, kaiku horrek!

AITA: Niri ez hasi orain aitzakiekin, e, entzun? Non daude? Hor gordeta? Ez al dira ausartzen aurpegi ematera? Koldarrak halakoak! Ea! Ea nork hitz egiten duen orain!

AMA: Pedro! Mesedez!

AMONA: Hara! Isilduko al zarete biok? Zer esan behar dute gazte hauek?

AITA: Gazteak, gainera! Non daude?

TXARO: Gure bila al zabiltza? Zer gertatzen da, Maritere? Arazoren bat?

AITA: Zer egiten duzu zuk hemen, Txaro? Zu ere jakinaren gainean zeunden, orduan?

TXARO: Ba, ez dakit zehatz-mehatz zertaz ari zaren, baina uste dut kontu honen arduradun nagusia neu naizela.

AITA: Lotsatu ere ez! Nik bai... aurpegi gogor samarra zenuela, baina...

TXARO: Aurpegi gogorra, nik?

AITA: Bai, zuk, bai... ez hasi orain disimulatzen!

TXARO: Hara, Pedro! Uste dut... zeu zarela hemen aurpegi gogorra eta galanta duen bakarra. Nik ez nekien... apartatuta bizi zinetela besterik ez nekien nik, baina eta zer... zure baimena ere behar nuela jakin izatera, uste al duzu ez nizula eskatuko?

AMA: Gauzak nahasten ari zarete!

AITA: Baimena eskatu! Noiztik eska ote liteke baimena zerrikeria hauetarako?

AMA: Ixo! Ez dut beste hitz bat ere entzun nahi! Fuera nire etxetik! Lasaitzen zarenean argituko ditugu argitu beharreko guztiak. Momentuz amaitu da zure festa. Fuera esan dut!

AITA: Ni ez nau inork nire alabaren etxetik bidaliko!

AMA: Zure alaba hemen dagoenean etorri beharko duzu, ba! Orain kanpora hemendik! Alde nire begien bistatik!

AITA: Ez zure maitale horiek ikusi gabe! Ea! Datozela gizonak badira! Orain ikusiko dugu! Kartatxoak bai... ezkutuka! Ea orain non diren?

TXARO: Baina zer maitale eta zer...

AMA: Utziozu, Txaro! Alfer-alferrik ari gara. Horrela jartzen denean ez ikusi eta ez entzun egiten du. Horrelakoxea da gizon hau!

AMONA: Maritere, gaur apenas telenobelaren beharrik duzun!

AMA: Ai! Telenobela! Silvia... egia, gainera! Alde hemendik derrepentean, nire telenobelaren ordua da eta!

AMONA: Entzun duzu, Pedro... zoaz gauzak gehiago okertu baino lehen!

AITA: Zu ere bere alde, ama? Sinistea ere! Ez, ez, ez... hau ez da honela geratuko! Hartuko ditut, bai, nik hartu beharreko neurriak, hartuko ditudanez!

Pauso ozenez alde egin du, ateari danbatekoa emanez.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652330

x61pViewCountWAR

606

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR