detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 4

TXETE: Baina... zer gertatzen da? Zer egin dugu guk?

AMONA: Lasai, mutil! Pedro zen, nire semea.

TXUSMA: Eta zer du gure kontra? Ez al du hemen entseatzerik nahi?

TXARO: Ez dirudi! Ez zaio ondo irudituko gu hemen aritzea!

AMA: Bihotzekoa! Ai, ama! Bihotzekoa! Hementxe... hementxe!

AMONA: Tira, Maritere, gaurkoz nahikoa teatro badugula uste dut.

AMA: Sentitu egiten dut... Begira, Txaro! Jarridazu eskua hemen... Ikusten?

TXARO: Nik...

AMA: Ez al dituzu bihotzaren taupadak nabaritzen?

AMONA: Ezta espezialista izanda ere! Hortxe, eskuin aldean nabarituko ditu, juxtu-juxtu...

AMA: Ba, pentsa nola egongo naizen, taupadak beste aldean ere nabaritzen zaizkidanerako! Hara, hara... ihes egin behar dit, gainera! Jesus, Jesus... zergatik, ordea, niri hainbeste sufritu behar hau! Zer egin ote dut nik gaizki bizitza honetan?

AMONA: Ea ezer onik ez duzun egin!

AMA: Ama!

AMONA: Aizu, galdera nolakoa erantzuna halakoa! Ez egitea asko zenuen horrelako galderarik!

TXARO: Beno, guk behintzat, gaurkoz nahikoa entseatu dugula uste dut, ala?

TXETE: Nahikoa? Martxa honetan, amaitu ezetz!

TXUSMA: Amaitu ez? Hago isilik, inuzente... zera hi! Arrazoi dik Txarok, gaurkoz nahikoa diagu. Bihar gehiago!

TXARO: Hori da... beno, milesker! Orduan, bihar etorriko gara berriz, ondo baderitzazue, behintzat?

AMONA: Baina... ea, zaudete pixka bat... eguraldi honekin nola joango zarete, ba?

TXARO: Ba, aterpez aterpe joango gara...

TXETE: Aterpez aterpe? Gogotik ari din gero!

TXARO: Ba, busti egin behar! Zer axola ziok, ba? Ale, adio!

AMONA: Nahi duzuen bezala, koadrila.

AMA: Baina bihar etorri, e! Nik nire zatia ja ikasi dut eta... Nik lagunduko dizuet... bizi banaiz, behintzat!

AMONA: U, lasai! Biziko da bai! Eta bestela, berriz, neronek piztuko dut!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652313

x61pViewCountWAR

605

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR