detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 10 Atala 1

Euri-jasa izugarri bat hasi da, trumoi eta guzti.

TXEMA: Maite, goazen horko arkupe horietara. Izugarriren bat harrapatuko dugu bestela!

MAITE: Bai, Txema, goazen!

MAITE: Hau bada eguraldia! Orain dela ordu-erdi eguzki-galdatan, eta orain, berriz, euri-jasa hau! Gure ama baino ere txoroago, alajaina!

TXEMA: Horrela ari duela ez daukazu mugitu ere egiterik!

MAITE: Ba, nik aitarengana joan beharra daukat, ba.

TXEMA: Eguraldi honekin? Ez, ez, zu hementxe... nire ondoan!

MAITE: Ez dago, ba! Hala beharko du.

TXEMA: Pozten naiz.

MAITE: Zerekin?

TXEMA: Eguraldi txar honekin.

MAITE: Bejondeizula! Eguraldi txarrak pozten dituen zaputzero horietakoa al zara zu ere?

TXEMA: Ez preziso!

MAITE: Nola esan liteke, orduan, eguraldi txarrak pozten zaituela?

TXEMA: Hartara elkarrekin denbora gehiago egingo dugulako.

MAITE: Jo, esaten dudala, ba, nik... erromantikoak erdia tonto!

TXEMA: Aizu, aizu, zer da gero hau? Zaputzero, erromantiko, erdia tonto... mundu guztia sailka bataiatua al daukazu, ala?

MAITE: Hitz egiteko modu bat besterik ez da!

TXEMA: Ba, ni Txema naiz, eta kitto!

MAITE: Bai, badakit... Txema inbentorea, egunen batean aberastu eta kolpe zorririk jo gabe bapo biziko den zerebro grisa.

TXEMA: Eta zuregatik edozer gauza asmatzeko prest dagoen gizon trebea.

MAITE: Bai... porru-hazi ederrak egingo dituzu zuk! Txorakeriak utzi, bai, eta kafea hartu dugunez, ni banoa!

TXEMA: Hara! Beldurtu al zara?

MAITE: Beldurtu ni?

TXEMA: Ikusi besterik ez dago!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652347

x61pViewCountWAR

622

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR