Dokuteka
Agerraldia 9 Atala 10
Maritereren ahotsa urrutitik entzuten da.
AMA: NIK MAITE ZAITUT, ETA NIREA IZATEA NAHI DUT.
AITA: E? Lotsarik eta beharrik ez du!
AMONA: Goazen sukaldera.
AITA: Ezta pentsatu ere! Ez kontu hau argitu gabe...
AMONA: Ez mugitu zauden tokitik!
AITA: Nork galarazi behar dit? Zuk?
AMONA: Bake-bakean ari dira, eta ez dute inortxo ere molestatzen. Beraz, utzitzazu zuk ere bakean.
AITA: Zerorri okerrena, gainera! Hauxe bai ez nuela espero, ama! Nik pentsatu zure etxean horrelako... horrelako zerrikeriak egiteko baimenik emango zenienik? Hara! Orain, orain... orain ulertzen ditut nik...
AMONA: Zer ulertu, gero?
AITA: Ezer ez! Eta, gainera... gizon bakar bat balitz... gaitzerdi! Baina ez; bi... bi gizon, alajaina! Harrapazak! Hau ere ikusi behar genuen! Nire emaztea horrelako eskandalu batean... Zer esan behar dute gure bizilagunek? Alde, oraintxe bukatuko dut nik zerrikeria hau. Kendu paretik, ama!
Bat-batean atea zabaldu du.
AMA: Baina zer eskandalu da hau, Pedro?
AITA: Zer eskandalu? Zurea eta beste bi zerri horiena da hemen eskandalu bakarra! Eskerrak azaldu naizen! Non dira bi zerri horiek? Txiki-txiki egingo ditut! Nor da kartak idazten dituena? Nik hau lehenago jakin izatera... ez pentsa gure Maite zuekin bizitzen geratuko zenik! Gajoa! Orain ulertzen dut nire alabatxo maiteak sufritu behar izan duen guztia.
