Agerraldia 7 Atala 7
Telenobela altu-altu. Etxeko tinbrea oraingoan: "din-don".
AMONA: Hau eromena! Momentu bateko bakerik ez ote dugu izango etxe honetan?
Atea ireki du.
AITA: Non dago Maite?
AMONA: Lotan.
AITA: Zer du?
AMONA: Ez dakit.
AITA: Bada hemen zerbait arraroa, eta oraintxe bertan jakin nahi dut.
AMONA: Gauza arrarorik ez, Pedro, ezta ezertxo ere. Zoaz lasai, eta itzuli bihar.
AITA: Ez, Mariterekin hitz egin behar dut.
AMONA: Ai, gizajoa! Ez al dakizu bere telenobelaren ordua dela?
AITA: Zer telenobela eta zer otxokoarto! Maritere!
AMONA: Ez dizu entzuten, eta ezta entzungo ere, bukatu arte.
AITA: Maite!
AMONA: Ez zaitez eroaren moduan builaka hasi, gizona! Lehen ere bada hemen zu gabe buila eta zalaparta nahikoa!
AITA: Maritere! Maritere! Non dago? Bere gelan!
Joan eta atea zabaldu du.
AITA: Papo telenobela! (Kendu egingo du) Telebistaz kanpo hemen daukazu zuk nahikoa nobela!
AMA: Piztu hori segituan! Pizteko esan dizut!
AITA: Ez. Ez dut piztuko. Maiteri zer gertatzen zaion jakin nahi dut, eta hori jakin arte ez duzu telebistarik ikusiko.
AMA: Baina... oraintxe-oraintxe nindoan jakitera...
AITA: Bada hemen telenobela baino gauza jakingarriagorik!
AMA: Eta nor eta zu niri hori esaten?
AITA: Bai.
AMA: Oraintxe zihoan eta argitzera zer duen Silviak bere alabarekin!
AITA: Eta kapaz izango zinateke, gainera, horri begira egoteko, hementxe, ahoko zuloan daukazuna ikusi ere egin gabe!
AMA: Zer uste duzu? Honek ez duela inguruko gauzak ulertzen laguntzen?
AITA: Maritere, mesedez... lehen ere...
Maite azaldu da.
AITA: Hara, Maite! Kaixo, alabatxo! Zer moduz?
MAITE: Gaizki; eta builaka jarraitzen baduzue, askoz ere okerrago.
AMA: Zure aitak telenobela kendu dit.
MAITE: Utziozu telenobela ikusten, aita!
AITA: Baina...
MAITE: Utziozu, baina bolumena bajuago jarri, e, ama! Ezer ezin da ikasi bestela etxe honetan!