Agerraldia 7 Atala 8

AITA: Ez zeneukala telefonoa hartzerik esan dit amonak, eta, azkenean, etorri egin naiz.

MAITE: Ikusten dut bai!

AITA: Beste karta bat iritsi da, Maite. Honek ez dauka horrela jarraitzerik!

MAITE: Zergatik ez?

AITA: Ezkutuan beste gizon batekin dabilelako!

MAITE: Eta?

AITA: Baina, Maite...

MAITE: Niri ez zait batere inporta. Eta, gainera... hara, barregarria, ridikuloa iruditzen zait zu jartzen zaren bezala jartzea.

AITA: Bai, baina...

MAITE: Eta hemendik aurrera, e, kontaizkiozu kontu horiek nahi duzunari; niri ez. Nik ez daukat alferrik galtzeko denborarik.

AITA: Maite! Zu... zu ez zara nire Maite, beste bat zara! Zer gertatu da?

MAITE: Ezer ez. Nazka-nazka egin naizela, besterik ez. Nazkatu, aditu?, nazkatu!

AITA: Ezin dut ulertu... ez daukat hitzik...

MAITE: Ba, hobe horrela... A, eta beste gauza bat: hemendik aurrera, dirurik behar duzunean zoaz zuzenean amarengana. Hark izaten ditu diru guztiak bai, eta harekin konpondu; bukatu dira nik emandako diruak!

AITA: Baina amak ez dit emango!

MAITE: Ba, zeuk atera kontuak, bankuak atrakatzen hasi nahi baduzu ere!

AITA: Mesedez, Maite! Eskalea, nahi baduzu, baina lapurra ez ni!

MAITE: Ba, entzun duzu, zeuk atera kontuak, hor konpon!


Jaitsi


2005-08-13
20653070
136