Agerraldia 7 Atala 9
AITA: Maite, baduzu zuk problemaren bat...
MAITE: Bat baino gehiago, eta bat zu!
AITA: Negarrez hastea nahi al duzu?
MAITE: Ez hastea nahiago!
AITA: Ba, hasteko zorian nago.
MAITE: Egin, orduan, lasai. Hasi negarrez... eta lasaiago egin dezazun... amak ez dauka amoranterik.
AITA: Nola dakizu hori!
MAITE: Bere lagunik onenak esanda.
AITA: Orduan... kartak...
MAITE: Ba, begira, hori sorginari galdetu beharko diozu.
AITA: Banekien nik ez zinela hainbeste aldatuko egun batetik bestera.
MAITE: Ba, kontuz ibili, aldatu egin naiz eta!
AITA: Baina seguru... seguru al zaude amak ez duela amoranterik?
MAITE: Seguru. Ez orain eta ez lehen, amak ez du inoiz amoranterik izan. Ez dakit horrekin ezer aurreratuko duzun, baina hala da: amak ez du inoiz maitalerik izan.