detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 7 Atala 6

AMONA: Maite, lo al zaude?

MAITE: Ez.

AMONA: Txema da telefonoan.

MAITE: Orduan, bai. Esaiozu lo nagoela.

AMONA: Baina, hain itxura oneko mutila eta!

MAITE: Eta?

AMONA: Bale, bale! Ondo da, lo zaudela...

AMONA: Aizu, Txema...

TXEMA: Bai?

AMONA: Lo dagoela esateko esan dit.

TXEMA: Eta, noiz esnatuko denik? Hori ez al dizu esan?

AMONA: Ez, hori ez. Baina dei ezazu bihar. Umore txarrez dago gaur, ez dakit zer duen.

TXEMA: Umore txarrez?

AMONA: Bai, inoiz ez bezala. Denok harrituta gaude, umea!

TXEMA: Ez da, ba, niregatik izango?

AMONA: Horixe jakin nahi nik!

TXEMA: Ba, ez dakit, ez dut uste.

AMONA: Guk ere ez, ba, eta hementxe gaude nola asmatu ez dakigula!

TXEMA: A! Igual...

AMONA: Zerbait ba al dakizu?

TXEMA: Ez, jakin ezer ez, baina... gaur goizean klasera zihoala zu ikusita horrekin...

AMONA: Ni?

TXEMA: Bai. Horrekin asko harritu da, eta zure atzetik abiatu ere bai, su batean, besteok hantxe bertan utzita!

AMONA: Ai, ama!

TXEMA: Beno, su batean... hain jenio txarrez ere ez da jarri. Baina harritu, bai, asko harritu da, ez zuen horrelakorik espero!

AMONA: Bale, bale, hitz egingo dut berarekin. A, eta eskerrik asko, Txema; deiozu bihar, mesedez!

TXEMA: Aizu, aizu... pasatzen bazaio, esaiozu berari hots egiteko.

AMONA: Nire kontu!

Eskegi.

AMONA: Ai, ama! Hauxe bai ez nuela inondik inora espero! Pedro engainatzea bat da. Nola engainatu Maite?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20653104

x61pViewCountWAR

674

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR