Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 13
AITA: Nork idazten dizkizu amodiozko kartak?
AMA: Zer?
AITA: Primeran entzun duzu, Maritere! Ea nork idazten dizkizun amodiozko kartak.
AMA: Niri? Amodiozko kartak niri?
AITA: Bai, zuri!
AMA: Nik dakidala inork ez. Baina, aizu, pagatu ere egingo nuke nik gustura nork idatzirik banu!
AITA: Eta zer dira, orduan, hauek?
AMA: Zuk jakingo duzu. Zer dira?
AITA: Zuri idatzitako amodiozko kartak.
AMA: Eta zuk edukita, nola nahi duzu nik jakitea?
AITA: Norena da letra hau?
AMA: Auskalo! Ez dakit. Aizu, baina... Pedro, ez dut uste hori galdetzeko eskubiderik badaukazunik zuk.
AITA: Zure senarra izango naiz, ba?
AMA: Lehen, bai!
AITA: Begira, ezin lo eginda nabil, Maritere, ia-ia gaixotzear, ditxosozko karta hauek direla eta ez direla!
AMA: Etzazu txorakeriarik esan!
AITA: Ez naiz txorakeriatan ari!
AMA: Honek ez du ez buru eta ez hanka! Nik ez dut inoiz amodiozko kartarik jaso. Hobe bai! Esan dizut gustura pagatuko nukeela! Soldadu zeundela ere ez zenidan behin bakarrik ere idatzi behintzat eta!
AITA: Garaitako kontuak, alajaina...
AMA: Sekula ahazten ez direnak, zera, zu!
AITA: Ez nuen astirik izango edo, nik zer dakit, ba?
AMA: Segi aitzakia bila!
