detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 12 Atala 12

AMA: Polizia moduan al zatoz ni interrogatzera?

AITA: Bat, lehenengoa, Maritere. Ez, ez naiz horretara etorri.

AMA: Atzokoari buruz ez al duzu ezer esan behar?

AITA: Barkatzeko! Nik ez nekien... Baina nola jakin behar nuen? Noiztik, etxe batean antzezlan bat entseatzen?

AMA: Beti badugu aitzakiaren bat! Baina, hori bai, badaezpada ere, ez dadila eskandalurik falta behintzat! Horrela egiten dituzu zuk gauzak! Lehendabizi egundokoa armatu, eta handik egun batzuetara zer izan ote den galdetzen hasi.

AITA: Bigarrena, Maritere. Ez, zaude lasai, Maitek argitu dit guztia.

AMA: Zure alabatxo maiteak... Hark argitu behar beti gure arteko kontuak! Eskerrak, zu baino dezentez helduagoa den!

AITA: Hiru. Baina hirugarren hau enpazteko esango dizut, maitea; ni baino helduagoa baldin bada gure Maite, ez dela, behintzat, zuregandik ikasi duenagatik izango!

AMA: Ni iraintzera etorri baldin bazara...

AITA: Ez dut horretarako asmorik ekarri!

AMA: Oraindik ez duzu, ba, inor iraindu gabe hitz egiten ikasi!

AITA: Laugarrena. Bai, ba, ikasi dut, eta hala komeni zaidanean, batez ere.

AMA: Banengoen, ba, ni!

AITA: Eta, orain, txorakeriak utzi, eta gauza bat jakin nahi dut.

AMA: Zer? Bota!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651556

x61pViewCountWAR

596

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR