Dokuteka
Agerraldia 12 Atala 11
Sukaldeko ontziak garbitzen.
AMA: Oooo! Neronek ikusi ez banu, ez nukeen sinistuko!
AITA: Keai, Maritere! Zer moduz?
AMA: Gure Pedro zena ontziak garbitzen, aizu! Zerbait grabea behar du izan, horraatik!
AITA: Ez, beno... ez zinen agertzen, eta hau ere norbaitek egin beharko du, ba?
AMA: Bai horixe!
AITA: Gainera, urduri samar ere, bai, banengoen.
AMA: Lastima hain gutxitan urduri jartzea!
AITA: Maritere, ez hasi atakean. Hitz egitera etorri naiz.
AMA: Hainbeste ikasi al duzu?
AITA: Begira, apuntatu egingo ditut botatzen dizkidazun guztiak. Sistema hoberik ez dut izango ez berotzeko.
AMA: Zer eskatu behar didazu?
AITA: Egia jakin nahi dut, besterik ez!
AMA: Besterik ez! Horrela... hain erraza balitz bezala!
AITA: Ez dut uste hainbesteko lanik izango duzunik nik jakin nahi dudana erantzuten.
