Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 4
AMA: (Telefonoz ari da) Bai, neska! Eta horixe da arraroena.
MAITE: Ama! Iritsi naiz!
AMA: Beno, gero hitz egingo dugu, e? Maite etorri da oraintxe eta... Bai. Ondo da. Bai, hementxe egongo naiz. Gero arte!
Telefonoa eskegi du.
MAITE: Carolina?
AMA: Bai, harekintxe ari nintzen.
MAITE: Zer moduz?
AMA: Ondo.
MAITE: Eta amona?
AMA: Ba, egia esan, ez dut ia goiz osoan ikusi ere egin.
MAITE: Txarok eta alde egin al dute?
AMA: Txarok? Zein Txarok?
MAITE: Ama, dagoeneko ahaztu al zaizu nor den Txaro?
AMA: Ba...
MAITE: Antzerkia egitera etorri ziren nire lagunak, ama!
AMA: Aitaren eta Semearen... Etzaidazu gogoratu ere egin! Gogoratze hutsarekin gaixotu egiten naiz eta!
MAITE: Bai, badakit atzokoa gogor samarra izan zela. Baina, geroztik, gauzak zertxobait konponduko ziren, ba, ezta?
AMA: Konpondu... konpondu ez, baina...
