Dokuteka
Agerraldia 13 Atala 5
MAITE: Aita nahiko lur jota zegoen.
AMA: Bera lur jota, gainera! Nire kartak irakurri, eta bera lur jota!
MAITE: Normala da, ama.
AMA: Zuk esan behar hori ere! Oraintxe gauzarik arraroenak normalak dituzu, berriz, zuk! Eta, alderantziz, gauzarik normalenak zeharo arraroak!
MAITE: Egia da eta, ama! Aita gizajoa.
AMA: Hura gizajoa esaten al duzu?
MAITE: Bai, ama, hura gizajoa; ez zu. Zuk, gutxien-gutxienez, badituzu orain amodiozko karta batzuk esku artean. Eta, aitak? Aitak ezer ez dauka; ez amoranterik eta ez kartarik!
AMA: Nik ere ez neukan ezer orain arte, eta hementxe bizi nintzen.
MAITE:Bai, baina... Beno, igual dio. Ez dugu gai honekin jarraituko. Aizu, esan beharko didazu, gutxienez, karta politak diren edo...
AMA: A, bai! Kartak oso politak! Maitasuna beti da oso polita, Maite!
MAITE: Ez beti, nik dakidanez!
AMA: Bai... Baina oso arraroak dira.
MAITE: Maitasun arrarorik ba al da?
AMA: Maitasunak ez, kartak dira arraroak.
