detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 13 Atala 3

MAITE: Ez daukazu zertan damuturik, aita! Oso ondo egin duzu!

AITA: Bai, eta begira orain nola nagoen!

MAITE: Lanera ez al zara joan?

AITA: Nola nahi duzu egoera honetan lan egitea, e, nola? Zeinek eta neronek, neure emazteari amorante bat aurkitzeko aukera eman eta gero?

MAITE: Horrekin ez zaitez kezkatu, behintzat. Lehen ere, batere zure laguntzarik gabe, izan du amak aukera franko!

AITA: Ederki, Maite! Ederki! Eskerrik asko zure animoengatik!

MAITE: Gauzak diren bezala, aita! Ez ezazu zeure bururik engainatu. Amak ez du inoiz aukera faltarik izan!

AITA: Hara, batzuetan hobe zenuke zuk ere...

MAITE: Beno, banoa! Astakeriak esaten hasi baino lehen, banoa! Gero arte, aita. Eta, animo, egin behar zenuena egin duzu eta... Eutsi goiari! Zerbait jakiten dudan bezain pronto esango dizut. Bale?

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20652160

x61pViewCountWAR

630

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR