detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 11 Atala 6

Tabernan goizeko giroa. Kafesneak, soinu handiegirik ez.

TXETE: Hi, begira zer ordu den! Lehenbailehen alde egitea onena!

TXUSMA: Egon hadi lasai, motel! Ea Txarok ezer konpontzen duen!

TXETE: Ez al duk ikusten ez datorrela?

TXUSMA: Oraindik ez dik, behintzat, ordu-erdirik pasa eta!

TXETE: Honez gero ez duk etorriko!

TXUSMA: Joe, egon hadi beste pare bat minutu!

TXETE: Jakin ezak zertan bukatu duen!

TXUSMA: Ez hadi txoroa izan, motel! Jan egingo zuela uste al duk?

TXETE: Etxean ez bazegoen, ez!

TXUSMA: Joe, bazirudik gizon hori hantxe egotea nahi duala!

TXETE: Zeinek? Nik? Ez, ez! Berriro agertzen bada, akabo! Adios antzerkiak eta gainontzekoak, zera!

TXUSMA: Hi, hori Txarori esan!

AITA: (Bien ondotik) Aizu! Beste kafe huts bat, mesedez!

TXETE: E! Txusma! Entzun al duk?

TXUSMA: Entzun, zer?

TXETE: Bera duk! Bera! Ni baniak!

TXUSMA: Baina, nor?

TXETE: Ahots hori, Txusma! Atzoko gizona bera dela!

TXUSMA: Dedio! Goazemak hemendik, badaezpada ere!

TXARO: Hemen ditun! Azkar hartu duzue kafea!

TXETE: Hor zegon, Txaro!

TXUSMA: Hortxe, tabernan... atzoko eroa!

TXARO: Ezagutu al zaituzte?

TXETE: Ez dinat uste.

TXUSMA: Ez din, behintzat, ezer esan!

MAITE: Nola ezagutuko zizkinan, ba? Itxura horrekin?

TXETE: Zer din gure itxurak?

MAITE: Ez, ezer ez. Baina nola nahi duzue nire aitak horrela jantzitako bi gazte nire amaren amoranteak izan daitezkeenik pentsatu ere egitea?

TXETE: Hire amaren amoranteak? Zer esaten ari haiz?

MAITE: Hara! Pelikula oso luzea duk, baina bi hitzetan esateko: aita konbentzituta zegok amak maitaleren bat daukala, bai? Eta hemen sartzen zarete zuek: haren ustez, oker ez banago, zuek biok, edo gutxienez zuek biotakoren bat zarete amaren maitale hori.

TXETE: Gu... gu hire amaren maitaleak?

TXUSMA: Oraintxe bukatu dinagu! Ni ez nian gehiago etxe horretara!

MAITE: Ez zaitezte leloak izan! Aita ez da inguratu ere egingo, seguru asko nire bila bakarrik etorriko zen eta.

TXARO: Seguru, Maite?

MAITE: Seguru-seguru... ez. Baina lasai, berarengana joango naun, eta, bitartean, igo zuek etxera.

TXETE: Ba, ez zekinat, ba...

TXARO: Balienteak, behintzat, baditun hauek, zer edo zer gertatuta ere!

MAITE: Baietz, ba, zuek segi lasai! Inork ez zaituzte gaur molestatuko, ezta amak ere. Bart gauean ibili duen fandangoarekin apenas gogo handirik izango duen gaur zuengana joateko!

TXARO: Hi, baina, kasualitatez, gogoak emanda etxera abiatuko balitz, abisatu gero, e?

MAITE: Bai, neska! Turuta joaz hor hasiko naun!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651919

x61pViewCountWAR

851

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR