Dokuteka
Agerraldia 11 Atala 7
Taberna berean.
MAITE: Kaixo, aita! Egun on!
AITA: Zer egiten duzu zuk hemen?
MAITE: Ikusi egin zaitut, eta egun onak ematera etorri naiz.
AITA: Ez dut bat ere lorik egin, Maite. Lur jota nago!
MAITE: Zerbait badakit bai...
AITA: Jakin nahi nuke zer kontatu dizuten sorgin horiek.
MAITE: Ba, atzo gertatu zena, gutxi gorabehera.
AITA: Zure bila etorri naiz, zu eramatera.
MAITE: Pentsatu dut, bai.
AITA: A, bai?
MAITE: Bai.
AITA: Eta? Ondo iruditzen al zaizu?
MAITE: Zergatik ez, ba?
AITA: Lehen ez zenuen inoiz nahi izaten eta!
MAITE: Noiz eman dizut ezezkorik nik zuri?
AITA: Beti, Maite, beti! Zerorrek erabaki zenuen ama eta amonarekin geratzea ere!
MAITE: E! Baina nora eramatekotan etorri zara?
AITA: Etxera, nire etxera, nirekin batera bizi zaitezen.
MAITE: A, ez! Hori ez!
AITA: Ikusten? Banengoen, ba, ni!
MAITE: Zergatik, ordea, orain, bat-batean, zure etxera eraman nahi hori?
AITA: Bat-batean? Ba, zuk etxe horretan minutu bat gehiago egiterik ez dudalako nahi! Jakin nahi nuke gaixo horrek zer pasa behar izan duzun!
MAITE: Mesedez, aita! Zergatik ez nauzu klasera eramaten? Bizpahiru gauza argituko dizkizut bidean.
AITA: Ez, ezta pentsatu ere! Hartu zure gauzak, eta goazen etxera!
MAITE: Hau da nire etxea!
AITA: Ez, Maite. Ez dizut horra itzultzen utziko!
MAITE: Behartu egin behar al nauzu?
AITA: Beste erremediorik ezean, hori ere bai!
MAITE: Goazen kotxera, eta hitz egin dezagun.
AITA: Ez dago zertaz hitz egin behar handirik.
