Dokuteka
Agerraldia 11 Atala 5
Laranja-zukua prestatzen ari den bitartean:
MAITE: Zuku bat ere bai, orduan?
TXARO: Bai, gustura!
MAITE: Ikusten al dun? Goizetan hemen ez dun inor mugitu ere egiten!
TXARO: Eta... aita?
MAITE: Aita? Bera okerrena. Orain ez zekinat, baina garai batean gure etxean ez zegonan hura ohetik jaikiko zuenik!
TXARO: Baina hemen ez din lo egiten, ezta?
MAITE: Hemen ez... eta bazirudin, gainera, horretantxe egon zela elkarrengandik apartatzeko sekretua: lo egiteko kontu horretan.
TXARO: Ez... izan ere...
MAITE: Beno, listo, kafea eginda zegon! Azukrearekin ala azukretik gabe?
TXARO: Piska bat, gutxi.
MAITE: Zer esaten hasi haiz?
TXARO: Ba... ez... hire aitaren kotxea hor behean ikusi dugula eta...
MAITE: Bai ote?
TXARO: Bai, Pedroren kotxea inondik ere!
MAITE: A, ba, hona ez dun azaldu... oraindik ez, behintzat!
TXARO: Ez... horregatik... Hirurok batera gentozenan, baina hire aitaren kotxea ezagutu dudanean, badaezpada ere, beste biei hor beheko tabernan itxaroteko esan zienat! Badakin, atzoko showa ikusi eta gero...
MAITE: Ondo egin dun. Ba, igual azalduko dun ni klasera eramatera. Aspaldi truku hori zerabilen. Zerbait esan, edo, behintzat, zerbait eskatu behar didanean, hor agertzen dun goizean goiz ni klasera eramateko aitzakian.
TXARO: Ez zekinat, ba! Hi, eta ama? Zer moduz?
MAITE: Ama, beti bezala. Bart gauean ere hor ibili dun, buelta batera eta buelta bestera... Egun osoan ez baita batere nekatzen... esaten zionat...
TXARO: Eta, amona?
MAITE: Hura bestea! Zer ikusteko gauden oraindik horrekin! Baina, beno, orain ez zeukanat astirik. Beharbada, gero kontatuko dizkinat... Hi, nahi badun, gera hadi hemen besteen zain, ala joatekotan geratu haiz?
TXARO: Ez, nahiago dinat hirekin jaistea.
