detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 14 Atala 10

Telefonoak berriro "riiing". Oraingoan beranduago hartu du.

MAITE: Oraingoan Marijose izango da: etorriko al zara gaur? Badakizu, festa txiki bat daukagu eta... garaiz etorriko gara, e... Haizea hartzera denak! (Deskolgatuz) Bai? Esan!

TXEMA: Kaixo.

MAITE: Nor da?

TXEMA: Ni! Txema, neska! Ez al nauzu ezagutu?

MAITE: Ba, ez!

TXEMA: Muturtxoa, muturtxoa?

MAITE: Nik? Ez, ez.

TXEMA: Aizu, Maite, e... gauza bat kontatzeko deitu dizut. Ez dakizula etxera nentorrela norekin topo egin dudan?

MAITE: Nola jakitea nahi duzu?

TXEMA: Aitonarekin.

MAITE: Ohhhh!

TXEMA: Baietz, baietz! Entzuidazu, Maite!

MAITE: Txorakeriak kontatzekotan, hobe duzu telefonotan xentimorik ez gastatzea!

TXEMA: Ez, ez... zaude...

MAITE: Zerbait interesanteagoa bururatu beharko zaizu, berriz nirekin hitz egiteko! Adio!

TXEMA: Baina...

Telefonoa eskegi du.

MAITE: Egunetik egunera txoroago. Aitzakia hoberik asmatzeko ere gauza ez, alajaina! Nik kasu egingo diodanagatik.

Atea giltzez ireki du amak eta kantari sartu da etxean.

AMA: MAITE, MAITE... EZ NI UTZI HEMEN KAIEAN. MAITE, MAITE...

MAITE: Ama?

AMA: Maitetxu, non zaude?

MAITE: Sukaldean.

AMA: Eta zer egiten duzu hor bakar-bakarrik, gaixo horrek?

MAITE: Gustuen horrelaxe egoten naiz: bakar-bakarrik.

AMA: Etzazu txorakeriarik esan, Maitetxu!

MAITE: Niri ez horrela deitu!

AMA: Muturtxoak al ditugu, alaba, muturtxoak?

MAITE: Ama, zure umore on hori agoantatu beharrik ez daukat, e!

AMA: Barkatu, neska... Jesus! Umore onez ere ezingo gara ibili zure aurrean!

MAITE: Ni txarrean ez nagoen bitartean, nahi baduzu umore ona.

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651709

x61pViewCountWAR

626

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR