detalle dokuteka-generico-fitxa

Agerraldia 14 Atala 11

AMA: Hara! Zer duzu, ba, umore txarrez egoteko? Ez dakit nola egon litekeen gaur bat umore txarrean!

MAITE: A, ez! Gaur mundu guztia jaiki da pozik, dena dago ondo, inon ez gaur arazorik! Demonie...

AMA: Banengoen, ba, ni!

MAITE: Eta dena, zuk horrela nahi duzulako, juxtu-juxtu!

AMA: Ez zaitez nirekin haserretu, ederra, gaur aspaldiko partez pozik nago eta!

MAITE: Ez daukazu bi aldiz esan beharrik!

AMA: Jakingo bazenu zeinen polita den norbaitek maite zaituela egiaztatzea!

MAITE: Hala izango da!

AMA: Benetan ari naiz, bihotza! Ilusio bat, bai! Hau bizi-poza, hau; aitak ekarritako karta horiek direla medio!

MAITE: Txorakeria txorakeriaren gainetik!

AMA: Ez da txorakeria, Maite! Carolinari ere esan diot, ez zait batere axola inoiz ezagutzen ez badut ere!

MAITE: Nor?

AMA: Nor izango da... karta horiek idazten dizkidana!

MAITE: Orduan...

AMA: Bai, bai! Niregatik sentitzen duena sentitzen duela jakitea nahikoa da niretzat!

MAITE: Gutxirekin konformatzen zara!

AMA: Zoragarria... zoragarria, benetan!

MAITE: Baina, ez dakit, ba, nor den jakitea ez ote zenukeen hobe izango! Ez al du horrek zuretzat garrantzirik?

AMA: Ez...

MAITE: Ba, ez dut, ba, ulertzen!

Jaitsi

x61pRelaContWAR



detalle2

Dokuteka

C1
2005-08-13

x61pRelaContWAR

20651692

x61pViewCountWAR

685

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR