Dokuteka
Agerraldia 14 Atala 9
Telefonoak "riiiing". Berriro segituan hartu du.
MAITE: Bai? Nor da?
TXARO: Epa, Maite! Txaro naun!
MAITE: Ezagutu haunat, bai!
TXARO: Zer? Gaizki al hago?
MAITE: Ez, ez.
TXARO: Beste deiren baten zain?
MAITE: Zer, ba? Zergatik esaten dun hori?
TXARO: Ez zekinat, ba... hire ahots hori...
MAITE: Beti bezala... Zer nahi dun?
TXARO: Umore txarrez baldin bahago, deituko dinat bihar...
MAITE: Hago isilik! Esan ezan, zer dun?
TXARO: Ez, ba... noiz geratuko ote ginatekeen... ba, zera, beste hura komentatzeko edo...
MAITE: Gaur ezin dinat, ba!
TXARO: Bihar, orduan!
MAITE: Presakako gauza al dun?
TXARO: Hain presakakoa ere ez, baina...
MAITE: Bale, bihar, orduan!
TXARO: Beno, hi... bost duro besterik ez zeukanat. Utzi egingo haunat!
MAITE: Bale!
TXARO: Eta, animatu pixka bat, e!
MAITE: Ez zeukanat nik animo faltarik!
TXARO: Ez zekinat, ba. Adio!
MAITE: Adio!
Eskegi du. Imitatuz:
MAITE: Bost duro besterik ez zeukanat. Utzi egingo haunat... Seigarrenik behin ere ez!
