Dokuteka
Agerraldia 15 Atala 2
TXEMA: Egia esan, askok hartzen didate niri nire aitonaren antza!
MAITE: Ikusten?
TXEMA: Ba, bost bat minutu egingo genituen elkarrekin hizketan. Badakizu, betiko kontuak: eguraldi ederra, paseatzeko giro aproposa... horrelako kontuak! Egia esan, beraiei buruzko galderarik ez diet egin, baina... nik uste... garbi dagoela hori, ikusi besterik ez dago!
MAITE: Baita, baita... gero eta garbiago daukat dena! Jakingo ez zuen, ba, amonak haserre etxeratu naizela....
TXEMA: Bai, neronek esanda, zerbait behintzat...
MAITE: Beno, hori da gutxienekoa! Hala ere... oso pozik etorri da gaur, inoiz baino pozikago! Ez dakit zergatik!
TXEMA: Ba, kalean ere halaxe zihoala esango nuke, oso pozik.
MAITE: Ez zitzaion, ba, deklaratuko?
TXEMA: Deklaratu? Gutxienez urte t'erdi izango da eta, aitona eta biak elkarrekin dabiltzala!
MAITE: Hainbeste bai? Seguru al zaude?
TXEMA: Bai. Ia bi urte izango dira lehendabiziko zurrumurruak hasi zirela. Gure amak etxetik bidali ez zuenean! Haren haserrea, aitonaren ibilerak zirela eta ez zirela!
