Autoikaskuntza, euskara ikasteko aukera paregabea

Euskaltegiek ohiko aurrez aurreko eskolez gain beste aukera batzuk ere eskaintzen dituzte: autoikaskuntza, esaterako.

 "Bertxo" irakaslearekin eta Zuriñe Abasolo ikaslearekin izan da Kike Amonarriz. ETB1eko Tribuaren berbak saioko atala.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kike Amonarriz.- Gaur egun, euskara ikasten duten pertsona heldu gehienek euskaltegietan ikasten dute. Klase presentzialez aparte, ordea, gero eta eskaintza zabalagoa dago euskaltegietan, ezta, Bertxo?
Bertxo.- Bai, azken urteetan, hola, euskaltegi gehienetan autoikaskuntza ere erabiltzen dugu, hola, ikasleek euskara ikasteko eta zer da autoikaskuntza? Ba, hitzak jada pistatxo bat ematen digu, ez? auto horrek ikasleak bakarrik ikasten du. Ordenagailuaren aurrean, hor ikusten dugun BOGA sistemaren bidez, IKASTEN plataformaren barruan, ordenagailuaren aurrean, bost bat ordu gomendatzen diogu egitea astean eta bueno, hor lantzen ditugu idazmena, entzumena, irakurmena, gramatika ere lantzen du eta gero, hori guztia osatzen dugu saio presentzial batzuekin.
Kike Amonarriz.- Eta zuk, Zuriñe, zergatik aukeratu zenuen autoikaskuntza?
Zuriñe Abasolo. Ba nik aukeratu dut autoikaskuntza nire lanarengatik. Azken finean, astelehenetik ostiralera ordu pila bat ematen dut lan egiten eta gainera, ama izango naizenez, denbora gutxi…
Kike Amonarriz.- Zorionak!
Zuriñe Abasolo.- …izango dut, eskerrik asko! Eta orduan, ba hori, Interneten bidez ikastea egokia iruditu zitzaidan.
Kike Amonarriz.- Eta nola banatzen duzue ikasketa-denbora?
Zuriñe Abasolo.- Ba, astean zehar eta baita ere asteburuetan bost edo sei ordu ikasten.
Kike Amonarriz.- Zuk, hala ere, euskara-maila polita daukazu?
Zuriñe Abasolo.- Bai, euskaraz ikasi nuen, baina gero unibertsitatea eta nire egunerokotasunean ez dut asko hitz egiten edo nahi dudana hitz egin. Orduan, nire maila berreskuratzeko ideia aproposa iruditu zitzaidan.
Kike Amonarriz.- Aizue, eta zuek ba al dakizue nor den Dickie Borthwick?
Zuriñe Abasolo.- Ez
Bertxo.- Ez, zer da hori?

B1
2014-11-14
16346330
02:03
5706