Adina ez da euskara ez ikasteko aitzakia
Adina ez da arazo izaten ikasteko gogoa dagoenean.
Txorierriko hainbat adineko lagunek euskara zergatik ikasten ari diren azaldu diote Kike Amonarrizi. Eitb1eko Tribuaren berbak saioko atala.
Kike Amonarriz.- Dickie Borthwick Ingalaterrako futbol-jokalaririk zaharrena da, baina ez bakarra. Azken finean, edadea ez da gauzak egin edo ikasteko salbaezinezko eragozpena!
Ez dakit BCBL-k sustatutako GARUNA proiektuan adineko futbolaririk ba ote dagoen, baina euskara ikasteko motibazioa zahartzaroan piztu zaion jendea, behintzat, egon badago.
Kaixo, sar naiteke? Ui! Ze txintxo zaudeten! Ongi, e? ondo, ondo.
Maria, eta ze berezitasun ditu klase honek?
Maria Gaston.- Bueno ba, berezitasuna, batez ere, ba adina da, ez? ze suposatzen da guztiek daukatela, ba, 60 urte baino gehiago, eta adin horrekin euskara ikasi nahi dutela, ez? Eta hori da inportanteena, ez?
Kike Amonarriz.- Eta zenbatero biltzen zarete?
Maria Gaston.- Astero datoz bi egun ordu bat eta erdi, asteartea eta osteguna, eta ostiralean batzen gara beste talde batekin eta egiten dugu halako talde handi bat eta hor, batez ere, mintza-praktika egiten dugu, klasean landutakoarekin, ba, denok batera egiten dugu. Ba gauza ezberdinak: jokoak, eta abestiak eta… batez ere, egiten diegu haiei berba egitea, ez? ze hori da inportanteena, ez? jakitea, o sea, hizkuntza erabiltzea, ez?
Kike Amonarriz.- Aizue, eta orduan, zuek, zergatik zaudete hemen, zerk motibatu zaituzte hona etortzera?