Euskara ikasteko hamaika bide
Euskara ikasteko ezohiko bideak erabili dituzten lagunekin izan da Kike Amonarriz.
Euskara modu autodidaktan ikasi duten ikasle batzuen ereduak ikusiko ditugu.
Kike Amonarriz.- Hizkuntza bat ikasteko hamaika bide dago, baita euskararen kasuan ere. Euskara ikasteko ohiko bideak familia, eskola eta euskaltegiak izan ohi dira. Hara! Hortxe dituzue! Gaurkoan, ordea, euskara ikasteko ezohiko bideak jorratuko ditugu. Lehenengoa, hurrengo irteerakoa: Autodidaktak.
Bideoa: Kaixo denoi Kolonbiatik. Nik Jose Miguel dut izena…
Kike Amonarriz.- Jose Miguel Ramirez Giraldo kolonbiarrak bere kabuz ikasi du euskara eta dakizkien hamabost hizkuntzen artean kuttunena omen du.
Bideoa: Kolonbiako Pereiran jaio nintzen
Kike Amonarriz.- Maria Spantidi greziarrak, berriz, hamar hilabete besterik ez ditu behar izan bere kabuz euskara menperatzeko.
Bideoa: Kaixo guztioi eta ongi etorri nire youtube kontu berrira. E … Marietxe naiz hogeita bi urte ditut, Greziakoa naiz eta euskara ikasten dut nire kabuz.
Kike Amonarriz.- Veronica, Adam, esaoguzue, zuek nongoak zarete?
Eta zu? Eta zuek txikitan bazenuten harremanik euskararekin?
Veronica.- Bai, nik bai, etxean, amonarekin, ba, amona geneukan euskalduna.
Kike Amonarriz.- Eta zuk, Adam?
Adam.- Neure kasuan, karreran, frantses filologia ikasten ari nintzen bitartean, ba, orduantxe hasi ginen euskara ikasten, aukera eman ziguten eta… besterik gabe, izena eman nuen eta
Kike Amonarriz.- Euskara ikasteko egon diren metodo eta testu-liburuen berri jakin nahi baldin baduzue Donostiako Antigua auzoan kokatuta dagoen HABE Liburutegia duzue horretarako lekurik aproposena. Bertan euskaraz argitaratzen diren liburu guztiak biltzen dituzte.
Bai horixe! Euskara ikasteko egin zen lehenengo programa izan zen.