Jarduera
Anne Igartiburu eta Reyes Prados: Hitz egiten ikasi, euskara erabiliz ikasi
Anne Igartiburu eta Reyes Prados kazetariek grabatutako bideo baten gaineko lanketa proposatzen dizugu. Bi kazetari ezagun hauek euskara non eta nola erabiltzen duten kontatuko digute.
‘Poziktibity’ euskararen erabilera sustatzea helburu duen proiektua da. Positiboa eta atsegina den zerbait iradokitzen digu. Baita energia, poztasuna, aktibitatea, euskara bizitzeko era bat, eta jarrera bat ere. Jarrera berri bat euskararekiko, irekia, jendea erakartzen duena. Euskara dakitenentzako gonbidapen bat da, erabili dezaten, eta gonbidapen bat da ez dakitenentzako ere, euskarara hurbildu daitezen. ‘Poziktibity’, beraz, jarrera bat da, tonu bat, balore batzuk, eta ‘Poziktibity’ dira jarrera hau konpartitzen duten pertsona guztiak.
Poziktibity proiektuaren barruan egin den bideo sortaren hirugarrena da aurkeztu berri dutena eta heldutan hizkuntzak ikastea zeinen garrantzitsua den gogorarazten digu. Hirugarren bideo honetako gonbidatuak Reyes Prados eta Anne Igartiburu dira eta mezu bat emango digute: "inoiz ere berandu beste hizkuntza bat ikasteko. Heldutan ere hizkuntzak ikastea oso garrantzitsua da".
Bideoa lau zatitan banatu dugu, etekin didaktiko egokiagoa ateratze aldera. Bideoa entzun aurretik, bitartean eta ondoren egiteko moduko proposamenak aurkituko dituzu sekuentzia hauetan.
