Entrebistak

Pertsonaia batzuei egindako galdera-erantzunak entzun eta saia zaitez asmatzen nor den/diren.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

WOODY ALLEN
ZEIN DA TIPO HAU?
-    Euskalduna zara?
-    Ez, judua naiz.
-    Judu poloniarra ala israeldarra zara?
-    Ez poloniarra, ez israeldarra; judu amerikarra naiz.
-    Politikaria zara?
-    Ez. Ez naiz politikaria.
-    Zer zara, bada?
-    Komikoa eta zinemagilea naiz.
-    Dotorea zara?
-    Tira, itsusia naiz, baina oso sexya!

BENITO LERTXUNDI
ZEIN DA GIZON HAU?
-    Frantziarra zara?
-    Ez, ez naiz frantziarra.
-    Eta amerikarra?
-    Ez, euskalduna naiz.
-    Politikaria zara?
-    Ez, ez naiz politikaria.
-    Aktorea zara?
-    Ez, kantaria naiz.
-    Bilbotarra zara?
-    Ez, Oriotarra naiz.
-    Imanol zara?
-    Ez, ez naiz Imanol

ROLLING STONES
ZEINTZU DIRA PERTSONA HAUEK
-    Txinatarrak zarete?
-    Ez gara txinatarrak.
-    Euskaldunak zarete?
-    Ez, ingelesak gara.
-    Gizonak zarete?
-    Bai, denok gizon sexyak gara,
-    Kirolariak zarete?
-    Ez, kantariak gara.
-    Gazteak zarete?
-    Tira, ba ez gazteak, ez zaharrak; 40 urtekoak.
-    The Beatles zarete?
-    Ezta pentsatu ere!



SATRUSTEGI
NOR DA GIZON HAU?
-    Egokia da?
-    Bai, oso egokia da.
-    Alemaniarra da?
-    Ez, ez da alemaniarra.
-    Suediarra?
-    Ezta ere; nafarra da.
-    Politikaria da?
-    Ez da politikaria.
-    Zer da, bada?
-    Kirolaria da.
-    Korrikalaria ala arraunlaria?
-    Ez, ez, futbolaria da.
-    Atletikokoa da?
-    Ez, Real Soziedadekoa da.

 

A1
1984-02-07
16342415
02:01
4909