Euskadi Bidaiak
Telefonoz deitu du pertsona batek bidaia-agentziara. Oporrak antolatu nahi ditu.
Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.
Ring-ring.
EMAKUMEAK: Euskadi Bidaiak?
BULEGARIAK: Bai, hemen; zer nahi duzu?
EMAKUMEAK: Informazioa nahi dut. Ez dakit nora joan oporretan.
BULEGARIAK. Zer duzu nahiago: Europa, Amerika, Asia…?
EMAKUMEAK: Beno, esate baterako, zenbat kostatzen da lau egun Amsterdam-en?
BULEGARIAK: Amsterdam-en lau egun, hotelean, 17.000 pezeta eta bidaia 27.000 pezeta.
EMAKUMEAK: Baina, orain hotz handia da Amsterdam-en, ezta? Nolakoa da Amsterdam?
BULEGARIAK: Oso hiri polita da, kanalak eta zubi asko ditu. Veneziak bezala. Etxeak txikiak dira, bi pisukoak. Amsterdam-ek portu handia du, ez da arrantzako kaia, merkataritzakoa da. Oso hiri garbia da eta lore asko du kaleetan; tulipanak batez ere. Hiru miloi biztanle ditu eta eguraldia…ba, neguan hotz handia izaten da, baina udazkenean epel, 17-19 gradu gutxi gora-behera…
EMAKUMEAK: 17 gradu? Ez, ez, ez dut nahi, toki beroa nahi dut. Eta Ekialdean? Turkian, adibidez, Istanbul? Bidaia garestia da?
BULEGARIAK: Ez, ez, da garestia, bidaia 58.000 pezeta.
EMAKUMEAK: Eta hotelik badu Istanbulek?
BULEGARIAK: Bai, noski, hotel asko du. Gainera, Turkia oso merkea da. Istanbulek bazar eta komertziante asko du.
EMAKUMEAK: Eta zenbat kostatzen da zortzi egun hotelean?
BULEGARIAK: 60.000 pezeta gutxi gora-behera, bazkaria eta gosaria barne.
EMAKUMEAK: Monumenturik badu?
BULEGARIAK: Bai, meskitak eta beste monumentu asko. Oso hiri handia da… Bost miloi biztanle ditu.
EMAKUMEAK: Eta eguraldia?
BULEGARIAK: Mediterraneoan badakizu… udan bero izaten da, baina orain, udazkenean, epel dago: 27-28 gradu.
EMAKUMEAK: Ez, ez, ez zait gustatzen, moroekin ez dut ezer nahi. Ezer berezirik baduzue?
BULEGARIAK: Bai, bidaia berezi bat badugu: Mexiko hirira eta hor primerako eguraldia duzu, 24 gradu.
EMAKUMEAK: Baina garestia da, ezta?
BULEGARIAK: Ez pentsa! Zortzi egun hotelean 69.000 pezeta eta bidaia 88.000 pezeta.
EMAKUMEAK: Beno, ez da asko. Baina Mexiko oso hiri txikia izango da.
BULEGARIAK: Mexiko txikia? Hamaika miloi biztanle ditu. Munduko hiririk handiena. Monumentu azteka asko ditu: piramideak, Hernan Cortes-en Jauregia etab.
EMAKUMEAK: Polita da?
BULEGARIAK: Bai, parte asko du; gero jatetxeetan mariatxiek musika mexikarra jotzen dute. Oso erromantikoa da. Gainera gazteleraz hitz egiten dute…
EMAKUMEAK: Hori bai, baina hamaika miloi biztanle… Leku baketsuren bat?
BULEGARIAK: Bai, bi irla: bata Europan, Korsika, eta bestea Ozeanian. Indonesian, Timor irla.
EMAKUMEAK: Korsika non dago?
BULEGARIAK: Frantziako irla da, baina Italia ondoan dago Mediterraneoaren erdian, Sardinia ondoan… Bidaia merkea da 22.000 pezeta, baina hotelak oso garestiak dira: zortzi egun 79.000 pezeta gutxi gora-behera.
EMAKUMEAK: Ah bai, baina irla hori baketsua da? Terrorista asko dago eta… hilketak ere izaten dira, ezta?
BULEGARIAK: Beno, noizbehinka, baina oso polita da, hondartza asko eta mendi ederrak ditu. Herrixkak ere oso txukunak dira eta lasaiak, oso jende gutxi bizi da irla honetan.
EMAKUMEAK: Zenbat biztanle du irla honek?
BULEGARIAK: Neguan oso gutxi, 89.000 biztanle gutxi gora-behera, baina udan gehiago.
EMAKUMEAK: Ez. Ez dut nahi, terrorista asko da hor.
BULEGARIAK: Baina eguraldia oso ona da, orain, adibidez, udazkenean epel dago, 23-25 gradu; hondartzan eguzkitan egoteko girorik onena!
EMAKUMEAK: Ez, ez dut nahi; eta Ozeaniako irla hori… Timor?
BULEGARIAK: Timor hirugarren mundua da, oso atzeratua da.
EMAKUMEAK: Baina kotxerik eta hotelik badute?
BULEGARIAK: Hotelik ez dute, kotxeak badituzte, baina ez hemen bezala; jende gutxik du kotxea, ia inork ere ez. Baina hotelik inon ez dago.
EMAKUMEAK: Non lo egin daiteke orduan?
BULEGARIAK: Etxeetan, oso merkea da. Zortzi egun 30.000 pezeta, baina bidaia oso garestia: 97.000 pezeta joatea bakarrik.
EMAKUMEAK: Irla txikia da? Zenbat biztanle ditu?
BULEGARIAK: Handi samarra da, lau miloi biztanle ditu eta oso polita da.
EMAKUMEAK: Malaria, tifus eta horrelako gaixotasunik badute?
BULEGARIAK: Bai, gaixotasun guztiak dituzte. Gainera bero handia izaten da: 40 gradu itzalean.
EMAKUMEAK: Ene bada! Orduan ez. Eskerrik asko. Azpeitian geratuko naiz. Jesus, ama! Mundua nola dagoen, Kattalin! Argi dago, Azpeitian bezala inon ez! Eskerrik asko, neska. Agur.
BULEGARIAK: Agur.