Bantusia
Afrikar gazte honek lau lehoi ditu bere inguruan.
Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.
HIZTEGI LAGUNGARRIA
Izakien deskribapenari lotutako entzungaiko hitzak kolore urdinez dituzu transkripzioan.
Ni beltza naiz, Bantusia, eta Kongon bizi naiz. STOP. Orain oihanaren erdian nago, Zaire ibaiaren ondoan STOP. Ez nago pozik, larri-larri nago, eta arrazoia oso xinplea da: lau lehoi daude nire inguruan: aurrean, atzean, eskuinaldean eta ezkerraldean. STOP. Eskuineko lehoia oso atsegina da, baina beste hiru lehoiak oso gaiztoak dira: ezkerrekoa oso gose da, aurrekoa ez da “soziablea” eta atzekoa, berriz, lehoi paranoikoa da. STOP. Nik ez dut armarik; untxi-hezur bat, besterik ez. Baina zer da untxi-hezur bat oihanaren erdian? Ezer ez. STOP. Ez dut esperantzarik. STOP. S.O.S., S.O.S… Aagh. Aagh.