Pertsonaia ezkutua

Entzun ea nori buruz ari diren asmatzen duzun! Pertsonaia ezagunak dira denak ere.

Material hau 1984an eman zuen argitara HABEk Euskalduntzearen A mailarako langaiak izeneko bilduman.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Entzungaia 1: NOR NAIZ?
LIDIA FALCON
Nor naiz? Ez naiz gizona. Ez naiz euskalduna. Kataluniarra naiz. Telebistan azaltzen naiz, baina ez naiz kantaria. Ez naiz artista, idazlea naiz eta politikaria ere bai. Gizonak ez zaizkit gustatzen. Oso emakume feminista naiz. Nor naiz?
Entzungaia 2: NOR NAIZ?
CARLOS GARAIKOETXEA
Nor zara? Ez zara emakumea. Euskalduna zara. Ez zara futbolaria. Nafarra zara. Politikaria zara eta Ajuria-Enean bizi zara. Nor zara?
Entzungaia 3: NOR NAIZ?
“LA ORQUESTA MONDRAGON”
Nortzu gara? Ez gara politikariak, ez gara kirolariak. Donostiarrak gara eta Arrasatekoak ere bai. Kantariak eta musikariak gara. Gure abestia hau da: ¡Ponte la peluca ya! (entzuten da) Nortzu gara?

A1
1984-02-06
16342371
01:08
3674