detalle-dokuteka-Revista-Nabarmena

"Artea eta espazioa" Guggenheim museoan

Museoaren XX. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa.

 

 

“"Espazioaren mugatik, materia espazioa baino geldoagoa bezala sentituz, grabitate tematsuaren menpean, bere anaia denborarekin anaitasunean, harriduraz galdetzen dut ez dakidanari buruz".

E. Chillida. Galderak 

 

 Bilboko Gugenggeim museoak bere 20. urteurrena ospatzeko erakusketa bat antolatu du: "Artea eta Espazioa", non protagonista nagusia Chillida baita. Ehun artelanek osatzen dute erakusketa. Eduardo Chillidaren artelanekin batera, Sergio Prego, Anthony Caro, Bruce Nauman, Oteiza, Asier Mendizabal, Cristina Iglesias, Palazuelo, Luzio Fontanaren eta beste zenbait artisten lanak ikus daitezke: eskulturak, grabatuak, collageak, marrazkiak, instalazioak... Lan batzuk bata bestearekin elkarrizketan kokatu ditu Zirauki komisarioak.

Eduardo Chillida 1924. urtean jaio zen, Donostian, eta bertan hil, 2002an. Madrilgo Unibertsitatean hasi zituen arkitektura-ikasketak, baina berehala utzi eta Parisa joan zen(1948)hango giro artistikoa ezagutzera.

Chillidarentzat urte haietan Espainian egiten zen artea oso klasikoa zen, eta berak zerbait modernoagoa aurkitu nahi zuen.

Chillidari harrera ona egin zioten Parisen, eta aukera izan zuen urte haietan Frantzian artearen munduan mugitzen ziren zenbait pertsona ezagutzeko. Maeght galeria ospetsuak bere ateak ireki zizkion. Chillidak bere lehen eskulturak gauzatu zituen Parisen: "Forma" eta "Gorputz-enborra". Arte Modernoaren museoak Maiatzeko Aretoan aurkezteko aukeratu zuen "Forma", igeltsuan landutako eskultura.

Parisko egonaldia atsegina izan arren, 1951n Chillida Euskal Herrira itzuli eta, Hernaniko Manuel Illarramendiren sutegian, hasi zen burdina lantzen. Honela bete zuen aspalditik forjarako zuen gogoa. Pauso hura erabakigarria izan zen bere buruan zeraman ideia gauzatzen hasteko eta hizkuntza estetiko berri baten oinarriak jartzeko. Larramendiren tailerrean sortu zituen "Ilariz" eta "Ikaraundi" burdinazko lehen eskulturak. Ondoren, Flemingi eskainitako eskultura harrian eta "Abesti Gogorra" egurrean egin zituen. Beste zenbait eskultura material ezberdinetan lantzea erabaki zuen: "Lurrak" labean egosi eta oxidoarekin margotuz, eta "Grabitazioak" paperean.

Chillidak dio paperez egindako artelanak ere eskulturak direla. Hala ere, burdinaz egindako eskulturek balio sinboliko berezia izan zuten berarentzat. Bachelard filosofoak dio burdinaz egindako eskultura giharduna dela.

Martin Heidegger
Die Kunst und der Raum, 1969

"Artea eta espazioa" liburua 1969an argitaratu zuen Heidegger filosofoak, St.Galon-go hiltzaldi baten ondoren. Liburuak XX. mendearen erditik aurrera Chillidak eta Heideggerrek elkarrekin izandako gogoetak jasotzen ditu.

Heideggerren filosofian izatea edo existentzia (dasein) espazioa eta denboraren kontzeptuei lotuta dago. Chillidak eta Oteizak landutako eskulturetan ere espazioa eta bere mugak dira aztergai nagusiak. Chillidari, espazioaren bilatzailea eta espazioaren eskultorea zenez, eskulturaren forma baino gehiago interesatu zitzaion bere hutsuneak edo tarteak. Horregatik Chillida beti mintzatu zen bere barnera sartzen uzten duen espazioaz.

"Artea eta Espazioa" erakusketa 2018ko apirilaren 15era arte egongo da ikusgai Guggenheim-Bilbaon.

Juanjo Dorronsoro


detalle2

Dokuteka

B2
2017-12-19

x61pRelaContWAR

  • Juanjo Dorronsoro
16139373

x61pViewCountWAR

4963

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR