detalle dokuteka-generico-fitxa

Jendea joaten al da elizara?

Aspalditik entzuten ari gara jendea elizara gero eta gutxiago joaten dela, eta fedea pixkanaka galtzen ari dela. Egin diren zenbait inkestek horrela baieztatzen dute.

Manu Etxezortuk inkesta horietako zenbait emaitza azalduko ditu. Eta kaleko iritzi batzuk azaltzearekin batera, Carlos Cid eta Xabier Amuriza bertsolariak gaiari buruz duten iritzia eman eta zenbait gogoeta egingo dizkigute.

Eta zu joaten al zara elizara?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

MANU ETXEZORTU. Lehen ere esan dugu: “Inor joaten al da gaur egun elizara, mezetara?” Datuak atera dira eta antza, azken bi hamarkadetan 323 mila lagunek utzi dio elizara joateari Euskal Autonomia Erkidegoan. Oraingo eta orain dela 20 urteko datuak alderatuta, orduan  elizara joaten zen jendearen erdia ere ez da joaten gaurko egunean eliza, elizara, mezetara. Dena den badira elizara joan gabe ere bere burua katolikotzat dutenak.  Orain dela 20 urte herritarren % 82k zioen katolikoa zela eta orain gizartearen erdiak baino pixka bat gehiagok du bere burua  katolikotzat.
Hain juxtu Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 55ak du katolikotzat bere burua, baina % 37 besterik ez da, praktikatzaile esango dugu. Beno, gizartea sekularizatu da, eta urrun geratu dira misiolariak erruz bidaltzen genituen garaiak, euskaldunak misiolari ibili direlako. Gaur egun egia da euskaldunak joaten direla Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez eta lankidetza-programen bitartez, baina egia da misiolariak garai batean gehiago zirela.
Eliza katolikoaren pisua murriztu ba, baina aldi berean igo egin da beste erlijio batzuetan dabiltzanen kopurua. Ez da kontu berria, eta inor ez da harrituko datu horiek entzunda. Gogoeta eskatuko diogu berehala Xabierri, eta Karlosi, baina lehendabizi entzun dezagun kalean jendeak zer esaten duen. Maddalen Galparsoro atera da kalera galdera egitera. Aurkitu ote du mezetara joaten den norbait? Aurkitu ote du norbait? Maddalen Galparsororen erantzunak, hauek.
ELKARRIZKETATUA 1. Ez, ez dakit. Txikitan juten giñan (joaten ginen) baina etxean hola, guraso(e)kin batera, eta gero ba kontrol, pentsatzen hasten geran (garen) momentuan ba nik erabaki nuen ez joatea.
ELKARRIZKETATUA 2. Entierroren batean, baina hola, mezeta(ra), txikitatik, ez dakit.
ELKARRIZKETATUA 3. Ba zortzi urte, edo…
ELKARRIZKETATUA 4. Bai, ni ere bai, holako zerbait. Bai. Bai. O(r)ain dela pila bat.
ELKARRIZKETATUA 3. Nire etxean ez dago ohiturarik
ELKARRIZKETATUA 4. Nirean ezta; eta gaine(r)a ge(r)o, denbo(r)a kentzeizu (kentzen dizu). Nik uste ez du(e)la ezerta(ra)ko merezi.
ESATARIA. Beno, hori, zera, kalean e, jendeak Maddalen Galparsorori esan diona. Entzundakoetatik zerk eman dizu atentzioa, Karlos?
CARLOS. Ba batez ere atentzioa eman didana izan da zuk juxtu aipatu duzuna, denbora kentzen dizula horrek. Nik uste dut herritar gehienok daukagula ideia hori buruan, eta besteak beste, horregatik ez garela joaten. Nik uste dut gaurkotu beharko luketela apaizek kontua, eliza emateko modua. Honela dabiltza, orain dela 2, 3, 4 mende bezalaxe, eta orain dela 4 mende funtzionatzen zuenak orain ez du funtzionatzen, beno, orain dela 10 urte funtzionatzen zuenak orain ja ez du funtzionatzen.        
XABIER AMURIZA. Bai, bai, ni apaiza ere izan nintzen, eta ni apaiza nintzenean, herri txikietan behintzat, ba gehienak, denak edo gehienak etortzen ziran (ziren), baina orduan praktikante izatea eta sinestuna, hau da, zerbait sinestea, mundu guztiak esango dizu, halako beldurragatik edo zerbaitegatik ba ez duelako munduan esplikazio guztia jasotzen edo onartzen, ondoren, hil ondoren ezer ez dagoela onartze hori hutsune handiegia egiten zaio, eta zerbait hori, zerbait horren beldurrez edo nahiez ba jarraitzen dute, baina hortik praktikatzera... Sinesmena nire ustez ez da ez gehitu, ez gutxitu, beldur hori edo nahi hori edo, hil ondoko hutsune hori asumitu (barneratu) ezina orain ere badago, eta nik uste erlijioa mundu mailan ez dela gutxitu, praktikatzea, bai beharbada

detalle2

Docuteca

B2
08-04-2016

x61pRelaContWAR

16240724
03:41

x61pViewCountWAR

5215

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR