Dokuteka
Zenbaterainokoa izan da Francisco aita santuaren iraultza?
Orain dela 5 urte bihurtu zen aita santu Jorge Maria Bergoglio argentinarra, historian lehen aldiz Benedicto XVI.ak karguari uko egin ondoren. Zenbateraino bete dira sasoi hartan aita santu berriarengan jarritako esperantzak?
Euskal Telebistako erreportaje honetan, apaiz eta moja batekin hitz egin dute gai horren inguruan; baita Elizako sexu-abusuen gainean liburu bat idatzi duen kazetari batekin ere.
KAZETARIA. 2013ko martxoaren 13ko ke zuriarekin hasi zen aldaketa Vatikanoan. Benedicto XVI.ak uko egin zion karguari historian lehen aldiz eta Jorge Maria Bergoglio argentinarra Francisco aita santu bihurtu zen.
JAVIER VITORIA TEOLOGOA. Oxigenoa ekarri zuen, dio Javier Vitoria apaiz eta teologo bizkaitarrak; Elizan arnasa hartzen jarraitu ahal izateko oxigenoa. (Aita santuaren hitzak italieraz).
KAZETARIA. Irekiera-keinuak bai baina ekintzen bidez zailagoa izan du aita santuak.
JAVIER VITORIA TEOLOGOA. Zailtasunak Elizaren hierarkiak, botere kontserbadoreak jarri ditu Javier Vitoriaren ustez.
M. JOSE ARANA TEOLOGOA. Aldatu, aldatu, ez da aldatu gauza asko.
KAZETARIA. M. Jose Arana lekaime eta teologoak apaiz-bokazioa du. 10 urte aritu zen parroko-lanean Arantzazu herrian, Bizkaian.
M. JOSE ARANA TEOLOGOA. Adoleszentzian egon nintzen pentsatzen “zergatik ezin dot izan abadea?”
KAZETARIA. Apaiz ordenatu ez, baina emakumeari eliza-liturgietan indar gehiago eman nahi dio Vatikanoak .
M. JOSE ARANA TEOLOGOA. Etorriko da hori, derrigorrez, derrigorrez etorriko da. Baina nire ustez lar astiro izan dira gauzak. Eta hauxe penagarria da.
KAZETARIA. Ez da aurrerapauso handirik lortu sexu-abusuan ere. “Ez duzu abusatuko” liburuaren egileetako bat da Alberto Barandiaran kazetaria.
ALBERTO BARANDIARAN KAZETARIA. Zer gertatzen da? Pertsona bakar baten borondatea ez dela nahikoa guztia aldatzeko, ezta aita santua izanda ere. Honek eskatzen du, Eliza osoari dagokion gai bat da, hierarkia oso ukitzen duten sistemaren perbertsio bat da.
KAZETARIA. Aita santuak askotan etsaia Eliza barruan izan duela erakusten dute 5 urteok.
