Francisco aita santua, Eliza aireberritzen?

Jorge Maria Bergoglio 2013ko martxoaren 13an aukeratu zuten aita santu. Benedicto XVI.ak osasun-kontuengatik kargua uztea erabaki ostean, ezustekoa izan zen kardinal argentinarraren izendapena.

Euskadi Irratiko grabazio honetan, birpasatu egiten dute aita santu dagoen 5 urte hauetan zer egin duen eta zer erronka dituen oraindik aurre egiteko. Alde edo kontra egon, bistakoa da aire berria ekarri duela Elizara, baina nahiko ote?


Bajar
Transcripción:[+] Transcripción:[-]

KAZETARIA. 2013ko martxoaren 13a zen, Erromako San Petri plazan: (latinez)
Benedicto XVI.ak historia egin eta osasun-kontuengatik kargua uztea erabaki ostean, ezustekoa izan zen adituenentzat ere Jorge Maria Bergoglio kardinal argentinarraren izendapena. Franciscok lehen unetik hautsi nahi izan zuen aurrekoekin, txuriz jantzita, egurrezko gurutze baten apaingarri soilarekin agertu zen Erromako San Petri plazako balkoian. Lehen aita santu hegoamerikarra eta lehen jesuita. 5 urteren ondoren Elizara beste giro bat, eta elizak behar zuen beste irudi bat ekarri dituela nabarmendu digu Pello Azpitarte jesuita eta Deustuko unibertsitateko pastoraltza-arduradunak.
PELLO AZPITARTE JESUITA. Garrantzitsuena izan dela nola Elizako ateak zabaldu dituen. Etorri gara beste bi aita santuak bide bat, ildo bat jarraitu dutela eta gure Bergogliok, modu batean, ate horiek edo beste bideak ireki ditu. Hori asko nabarmendu da jendeak izan duen sentsazioarekin.
KAZETARIA. Izendatu eta hilabete gutxitan, adierazpen berritzaile ugari egin zituen, besteak beste, homosexualen inguruan. (Aita Santuaren hitzak italieraz).
Vaticanoko finantzak berritzeko egindako ahaleginean nabarmendu da, baita pedofilia kasuen aurkako jarrera ere. Eliza barruan pastoraltzaren tonu berri aipatu ditu Azpitartek.
PELLO AZPITARTE JESUITA. Arlo teologikoan, bai arlo moralean eta bai arlo pastoralean aldaketak egon dira tonua, izaera modu batean aldatu delako; eta horrek esan nahi du arnas hori berritu dela eta Espiritu Santuak ere arnasa esan nahi du. Eta, baita ere, Elizaren irudian munduan zehar eta politika internazionalaren arloan ere aita santuaren autoritate morala ere uste dut sendotu dela.
KAZETARIA. Baina erronka handiak daude oraindik Elizarentzat; lehentasunezko bat, emakumeen papera.
PELLO AZPITARTE JESUITA. Emakumearen papera Elizaren barruan eta, batez ere, paper instituzionala jorratu behar den gaia da. Gero, bestetik, munduan dauden desigualdadeak Elizak horretan ere sartuta egon beharko du. Eta gero Elizari begira eta barnetik Elizaren antolakuntza mundu berri batean ere kokatzea.
KAZETARIA. Garai berriekin bat, Elizak prozedurak arindu eta herri xumearengan hurbildu behar dituela uste du Deustuko pastoraltza-buruak. Aita Santua lehen aldiz kide izatea ohore gisa dute jesuitek baina baita ardura ere: Elizaren berritze horretan batera jardutearen ardura.
Bost urte igaro dira Francisco aita santu izendatu zutenetik, eta hortxe dirau galderak: zer gehiago egin ote dezake egun 81 urte dituen aita santuak, duela bost urte Eliza Katolikoaren buruzagitzara haize berriekin iritsi zen Jorge Maria Bergogliok?

C1
13-03-2018
16142024
00:03:17
2381