Dokuteka
Apostasiaren bidea
Sara Fernandezek eta Unai Orbegozok apostasiaren bidea hartu dute. "Bataiatzen gaituztenean guk ez dugu erabaki hori hartzen, gure gurasoek hartzen dute guregatik. Guk ez dugu fede hori sentitzen eta Elizarekin harremana apurtu nahi izan dugu".
Euskadi Irratiko audio honetan, apostasia egin duten bi gazte horiek kontatuko digute zergatik hartu duten erabaki hori; orobat, norbaitek bide hori hartu nahiko balu, zer urrats eman beharko lituzkeen apostata izateko.
Irratsaioa entzun nahi baduzu, egin klik hemen.
UNAI ORBEGOZO. Orain hitz egingo dugu apostasiaz, baina, dakigunez, apostasia azkenean erlijio bati edo fede bai uko egitea da.
KAZETARIA. Uko egitea da. Bai.
UNAI ORBEGOZO. Orduan, hala ere, zuk ezin duzu, bataioa, bataioa desegin akto fisiko bat delako. Orduan, zentzu horretan, esaten duzun horrekin, beno, badirudi halakoxea dela. Bizitza osorako da.
KAZETARIA. Zuek, Sara, nahiko zenuketena da bataioko ur bedeinkatu horren igurtzia betirako ezabatzea, betirako kentzea.
SARA FERNANDEZ. Bueno, azkenean, bataiatzen gaituztenean, guk ezta ere, ez dugu aukera hori hartzen, gure gurasoek hartu izan dute guregatik.
KAZETARIA. Bai.
SARA FERNANDEZ. Eta gu egia esan, bueno, nik behintzat nire kasuan, fede hori edo sinesmen hori edo elizarekin bat ez naiz sentitzen identifikatua, ezta? Orduan, bueno, oraingoz, prozeduran, bataioa ezin da atzera bota…
KAZETARIA. Ya.
SARA FERNANDEZ. Gu betirako izango gara bataiatuak, baina hortik aurrera gure erlazioa Elizarekin apurtu egin da.
KAZETARIA. Ez duzue ezer jakin nahi Eliza Katolikoarekin.
SARA FERNANDEZ. Ez. Ez baina ez zentzu txar batean, ezta ere; baizik eta, bueno, lehenago aipatu dudan moduan, azkenean ez dugu sentitzen batere loturarik daukagula Elizarekin, ez pentsamendu, ezta erlijioarekin, ez Eliza Katolikoarekin… Bueno, orduan, azkenean, besterik gabe, ez dugu loturarik eduki nahi horrekin, baina…
KAZETARIA. Kontra ere ez daukazue ezer.
SARA FERNANDEZ. Kontra, beno, azkenean ideia ezberdinak dira, baina ez goaz Elizaren kontra, ezta gutxiago ere.
KAZETARIA. Bai. Bueno, jo dezagun entzuten ari den norbaiti interesa pizten diola gai honek eta esaten duela “bueno, ba nik ere, bide hori hartu nahi nuke, apostasia egin nahi nuke, apostata bihurtu nahiko nuke. Nola egiten da?” Hor bi pauso nagusi daude. Lehendabizi, zuk joan behar duzu zure herriko parrokiara eta eskatu behar duzu, Unai, bataio-agiria, ezta?
UNAI ORBEGOZO. Hori da. Bataio-agiria eskatu eta bertan pertsona bakoitzaren datuak daude, eta hortik hartzen dituzte zure datuak eta gero akta ematen dizute, agiria, bale?, zure bataioaren agiria. Hori eskutan duzula, Gipuzkoako Gotzaindegira deitu behar duzu, kontaktuan jarri eta, bueno, kontaktuan jartzen zarenean, epaile bikarioarekin hitz egin behar duzu…
KAZETARIA. Bai.
UNAI ORBEGOZO. Eta berarekin egun bat adostu bilera bat egiteko. Bilera horretan, jarriko dizkizu mahai gainean katolizismoa uztearen ondorioak dira, eta ondorio horien barne ba, adibidez, ezin duzula Elizaren bidetik ezkondu, hiltzen zarenean funerala ezta ezin duzula…
KAZETARIA. Elizan egin. Nik badaukat lagun bat konfirmazioa edo sendotza egin ala ez egin, zalantzak izan zuen orain dela urte asko. Eta bere gurasoek esan zioten. “Bueno, egin ezazu, kalterik ez dizu egingo, ezta?”. Norbaitek esan dizue “Baina ze kalte egiten dizue elizan egoteak eta zuen izena hor egoteak?”. Barre egiten du Sarak. Hori jende askok esan dizue?
SARA FERNANDEZ. Bai. Edo bueno, “gelditu zaitez badaezpada ere”, Gaur egun ezkontzea badaukazu beste modu batean…
KAZETARIA. Bai.
SARA FERNANDEZ. Ez dakit, niretzako –eta hori oso pertsonala da eta nik ulertu dezaket jende askok erabakitzea Elizan mantentzea–, baina gure kasuan, eske oso argi genuen ez daukala batere zentzurik jarraitzea eliza katolikoari lotuta…
KAZETARIA. Ez badaukazu federik, ez baduzu sinesten Jainkoarengan.
SARA FERNANDEZ. Baina bai, badago jende asko esaten dizuna “Bueno, ba nik ez dut sinesten…” Orokorrean, ez, igual portzentaia handiena, katolikoen nahia hori izango da; jende asko dago mezetara ez dihoana, ez direnak praktikanteak, baina gerora, badaezpada ere, hor nahi dutela jarraitu.
UNAI ORBEGOZO. Ikusi dudana gehienbat izan da jendea bataiatuta dagoela eta, baina paso egiten duela fede katolikoaz. Eta esaten duela, ezta ez duela nahi sartu apostasiaren asunto honetan, baina argi duela ez daukala inolako federik. Oraintxe bertan, gazte, gazte-giroan gehiengoak ikuspuntu hori daukala: ez duela nahi ezta sartu apostasiaren asunto honetan, baina ez daukala gehienetan federik.
